Euskal konpainia batek mendizaleentzako euskarazko aplikazio mugikorra garatu du

22 September, 2016

CodeSyntax enpresa eibartarrak aplikazio mugikor bat kaleratu du mendizaleentzat

 

Mendizaletasuna eta euskal kulturarekiko atxikimendua bat eginda daude CodeSyntax enpresa eibartarrak Android sistema eragilea erabiltzen duten mugikorretarako garatu duen doako aplikazioan.

 

Mendiak app-ak Euskal Herriko 1.500 gailur baino gehiagori buruzko informazioa dakar, eta horrez gain, egindako igoerak gorde eta partekatu, historiala sortu, eta fitxak, estatistikak eta mapak eransteko aukera ematen du.

 

Eusko Jaurlaritzaren babespean garatutako aplikazio honen egileek gailurren katalogoa handitzeko asmoa dute, bertako nahiz inguruko lurraldeetako mendiak sartuz.

 

Aplikazioa software libreaz garatu da, euskara hutsean, baina oso era grafiko eta intuitiboan diseinatu da, euskarazko ezaguera mugatuak dituztenek ere arazorik gabe erabil ahal dezaten.

 

Proiektu honen ondoren, CodeSyntax-ek antzeko aplikazioak sortu nahi ditu beste hizkuntza batzuetan eta beste gai batzuen inguruan, esperientzia honetan bildutako ezagutzaz baliatuta.

 

Iturria: Euskadi Tecnologia

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow