Informazio pertsonalizatua eskaintzeko aplikazio mugikorra

5 October, 2016

Sher.pa euskal konpainiak, erabiltzailearen gustuen araberako edukiak hautatzen dituen terminal mugikorrentzako soluzioaren azken bertsioa atera du.

 

Sher.pa euskal enpresa teknologikoak, mugikorrentzako zerbitzari pertsonalizatuaren azken bertsioa, hau da, erabiltzailearen interes eta gustuen araberako edukiak aukeratzen dituen aplikazioa atera duela iragarri du.

 

Lorpen honek, enpresaren banaketa eta bezeroak bereganatzeko irteteko pistola-tiroa suposatzen du. Xede hori lortzeko, konpainiak, Espainiako Vodafonekin akordioa sinatu du, eta honen bitartez, operatzailearen bezeroek Sher.pa aplikazioa beren smarthphonetan deskargatu eta telefonia-hornitzaileak eskaintzen dituen promozio esklusiboetan parte hartzeko aukera izango dute.

 

“Gure bertsio izarra atera zenetik, orain dela urte bete eskas, digitu bikoitzeko hazkunde organikoa izan dugu hilabetero. Banaketan eta erabiltzaileak erakartzean zentratzeko unea da orain”, hauexek Sher.pako fundatzaile eta CEO Xabi Uribe-Etxebarriaren hitzak, Euskadi Tecnología atariak aipatutakoak.

 

Sher.paren bertsio berriak, erabiltzaileen esperientzia hobetzea helburu duten aktualizazioak ditu eta adimen artifizialeko algoritmoen erabileran sustatzen da.

 

Iturria: Euskadi Tecnología

 

 

Sher.pa-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow