Hamar egun geratzen dira Innobideak 2016 laguntzen deialdia ixteko

16 September, 2016

Irailaren 28an amaitzen da epea. Innobideak programak subentzionatutako jarduerek helburutzat dute enpresei laguntzea hobeto lehiatzen, eta merkatu, kudeaketa eta pertsonen partaidetzako aldaketak eginez besteengandik bereizten. Innobideak programak bi miloi eta erdiko zuzkidura dauka.

 

SPRIren Innobideak programak datorren irailaren 28an itxiko du 2016ko deialdia. Programa honen bidez subentzionatutako jarduerek helburutzat dute euskal enpresek beren negozioa hobetu dezatela eta lehiakorrago izan daitezela, aldaketak eginez beren kudeaketan, merkatuan eta pertsonen parte-hartzean. Asmoa da berrikuntza ez-teknologikoak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak lantzea kanpoko profesionalen laguntzarekin.

Innobideak izenburupean, Ekonomi eta Garapen Sailak lau laguntza-ildo eskaintzen ditu SPRIren bitartez, euskal industria-sarearen egungo premiei erantzuteko.

Lehiabidek enpresei laguntzen die produktuak, zerbitzuak eta merkatuak dibertsifikatzeko aukerak identifikatzen. Kudeabidek kontraste elementu bat ematen die euskal enpresei, kudeaketa arloan duten garapen-maila eta hobekuntza aukerak neurtzeko. Pertsonak izeneko laguntza-ildoak langileen parte-hartzea sustatzen du. Eta, azkenik, Prestakuntzaren helburua da prestakuntza ematea enpresetako profesionalei.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bi milioi eta erdi euro jarri ditu euskal enpresen esku Innobideak Estrategiaren bitartez.

Laguntza horiei buruzko informazio gehiago eskura daiteke www.spri.eus web orrian edo 902702142 telefonoan.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow