Ulma Handling-ek 4.0 Industriaren feria birtual baten parte hartuko du

16 November, 2016

Euskal enpresak, bere soluzio eta produktuak modu interaktiboan erakutsiko ditu online stand baten

 

Ulma Taldearen Ulma Handling System barruti logistikoa, 4.0 Berrikuntza Industria ekitaldi digitalean, hots, web plataforma interaktibo baten bitartez garatzen ari den Laugarren Industria Iraultzari dedikatutako feria birtualean, parte hartzen duen entitateetako bat da. Espazioa, jendeari irekita dago azaroaren 1etik datorren azaroaren 30era bitartean.

 

Prozesu industrialetan, informazio eta komunikazio teknologia berriak ezartzean oinarritutako 4.0 Industriak, gauzen interneta bezalako soluzio aurreratuen erabilera dakar eta ohiko sistema eta prozesu tradizionalak erabat aldatzen ari da.

 

Oñatin egoitza duen konpainiak stand birtuala du eta bertan, bezeroez arduratzeaz gain, biltegiratzea, garraio automatikoa eta eskaerak prestatzea bezalako ingeniaritza logistikoaren soluzio eta produktuak aurkeztuko ditu.

 

Bisitariek euskal enpresaren instalazio berrienak bisita ditzakete, argazki, bideo eta enpresaren informazio- katalogo desberdinak jaitsita.

 

Parte hartzen duten entitateek, gainera, azaroaren 23an, 24an eta 25ean antolatutako txataren bitartez, elkarri eragiteko aukera izango dute, esperientziak partekatu eta kontaktu- sare bat sortzeko.

 

4.0 Berrikuntza Industria feria birtuala, Barberà del Vallès eta Sant Quirze del Vallès kataluniar udalerrietako Udalek antolatu dute. Ekitaldiak, sektorea teknologia eta aplikazioez hornitzen dituzten entitateei, bere nobedade eta produktu nabarienak erakusteko aukera ematen die.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow