Toyota enpresako presidenteak Euskadi bisitatu du

22 September, 2016

Takeshi Uchiyamada, Toyota Motor Corporation enpresako presidentea, Euskadin izan da, eta, Gipuzkoa bisitatu duenez Europako hiriburutzaren karietara, aukera aprobetxatu du Pasaiako Toyota Euskoauto instalazioetara joateko. Bilera bat egin du halaber Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin eta Japonian lan egiten duten euskal enpresetako ordezkariekin.

Uchiyamada Donostian izan da EU-Japan Fest antolakundeko presidente gisa, antolakunde horrek Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak gauzatutako 16 proiektutan parte hartu baitu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow