Toribio Echevarria Sarien 2012ko deialdia ireki da

8 January, 2013

– Sariek bi kategoria dituzte: Enpresak eta Enpresa proiektuak.
– Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 6an bukatuko da.

Bic Gipuzkoa Berrilan-ek eta Eibarko Udalak antolatutako Torivio Echevarria sariek ireki dute 2012ko ediziorako hautagaitzak aurkezteko deialdia. Epea 2013ko otsailaren 6an bukatuko da. Sariek bi kategoria dituzte. Lehenengoan, Ideiak eta Enpresa Proiektuak saritzen dira. Modalitate honetan sartzen dira EAEn jaio edo bizi diren eta banaka nahiz taldeka aritzen diren ekintzaileak, enpresa ekimen berriak aurkezten dituztenak, batez ere zientzia-teknologia arloan.

Bigarren modalitatean sartzen dira ezagutzan intentsiboak diren eta izaera zientifiko-teknologikoa duten enpresak, sariaren babesa behar dutenak beren jarduera sendotu eta ontzeko, edo berrikuntzan oinarritutako produktu edo prozesu berri bat sortzen ari direnak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow