Aurreratutako neurketa- teknologia, tamaina handiko piezentzat

19 January, 2017

IK4-Tekniker zentro teknologikoa aurreratutako prozedurekin lanean dihardu, doitasun handiago bat lortuko duten soluzio berriak merkaturatzeko asmoz

 

Pieza handiak fabrikatzen dituzten industria- sektoreek, esaterako ontzigintzak edo aeronautikak, doitasun handiago bat lortuko duten neurketa- teknologia aurreratuak eskatzen dituzte, eta bide batez, prozesu hau burutu ahal izateko, tamaina handiko osagaiak beste eskenatoki batzuetara eraman behar ez izatea.

 

Testuinguru honetan, IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak lanean dihardu, aurreratutako neurketa prozedurekin, aurreratutako metrologia software-arekin eta neurketa sistema eramangarriekin. Soluzio guzti hauek, muntai simulazio, egiaztapen eta laguntza soluzio berriak merkaturatzea dute helburu.

 

Zentroak erabilitako soluzioetako bat Spatial Analyzer software eramangarria da. Muntai egiaztapen eta laguntza sistema honek, lekuan bertan simulazio erremintekin egiaztapen gaitasunak areagotzeko eta bide batez zalantzak murrizteko aukera eskaintzen du.

 

Hau eta aurreratutako beste ekipo teknologiko batzuek, zentroak ohar baten bitartez azaldu bezala, neurketen planifikazioa hobetu eta aurreratutako estrategiak aplikatzea ahalbidetzen dute, neurri handiko piezak neurtzeko orduan sortzen diren zalantzak murriztu ahal izateko.

 

Esparru honetan, eibartar zentro teknologikoa eta Etalon Ag enpresa alemaniarra elkarlanean ari dira interferometrian oinarritutako soluzioak ezartzean, tamaina handiko makina- erremintaren monitorizazio eta egiaztapenerako erabilitako teknologietako bat.

 

 

IK4-Tekniker zentroaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow