3D teknologia, egitura baskularren analisirako

29 November, 2016

Emedica euskal enpresak irudi medikuaren erreminta bat sortu du, irakaskuntza eta ikerkuntza arloetan erabil dadin

 

Osasun sektorerako ikus- teknologia soluzioen garapenean aditutako eta Vicomtech-IK4 ikerkuntza zentroa bazkide den Emedica euskal enpresak, egitura baskularren 3D teknologiaren bitartezko analisia eta ebaluazioa ahalbidetzen duen irudi medikuaren software bat sortu du.

 

Vascular Training’ erreminta, ikastetxeetan, irudi medikuaren bitartezko ikaskuntza erraztu eta hobetzeko eta, ikerketa zentroetan, teknika honen tratamendu prozesuak arintzeko garatu dute.

 

Soluzioak, bihotzetik, gorputzaren gainontzeko ataletara odola banatzeaz eta tarte desberdinen segmentazioaz arduratzen den arteria aortaren 3D bitartezko analisia eta ebaluazioa ahalbidetzen du. Erremintaren bitartez lortutako emaitzak beste inguru edo sistemetan erabiltzeko esporta daitezke.

 

Softwareak konputarizatutako tomografia erabiltzen du, gorputzeko barruko aldeen irudi zehatzak hartzeko X izpiak erabiltzen dituen diagnosi medikuarentzako teknologia.

Plataforma, patologia desberdinen diagnosira, tratamendura eta jarraipenera bideratutako irudien analisian oinarritutako softwareak garatzen dituen enpresaren ikerketa lerroaren testuinguruan kokatzen da.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow