Sprilur-ek eta Irungo Udalak lehiaketa publikora atera dute Araso industrialdeko lursail bat

16 May, 2017

Lursailaren azalera 2.979 m²koa da eta eraikigarritasuna 3.872,24 metro koadrokoa. Irungo Udala da azaleraren %58,5ren jabea eta Sprilur gainerako %41,4rena.

 

Irteerako gutxieneko prezioa 1.413.536,48 eurokoa izango da, eta prezio horren barruan sartzen dira erabilpen tertziario komertzialeko 1 zenbakidun lursailaren salerosketa eta bere eraikuntza proiektua.
 
40 egun naturaleko epea dago proposamenak aurkezteko, lehiaketa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren (maiatzak 8) biharamunetik kontatzen hasita.
 
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko Sprilur, S.A. sozietateak eta Irungo Udalak lehiaketa publikora atera dute Irunen bertan kokatutako Araso industrialdeko 1 zenbakidun lursaila.
 
Lursailak guztira 2.979 m²ko azalera du eta, gaur egun, Irungo Udalarena da azalera horren %58,4, eta Sprilur-ena gainerako %41,6. Bestalde, hirigintzako araudiak dio lursail horretan 3.872,24 m²ko azalera eraikigarria aprobetxa daitekeela eraikuntzarako.
 
Lehiaketara aterako den lursaila estrategikoki kokatuta dago industrialdearen sarreran bertan, Txingudiko Merkataritza Parketik oso hurbil, eta gainera, zuzeneko sarbidea du AP-8 autobidetik eta GI-636 errepidetik.
 
Lursailaren irteerako gutxieneko prezioa 1.413.536,48 eurokoa da (BEZa kontuan hartu gabe), eta ez da onartuko gutxieneko prezio hortik beherako eskaintza ekonomikorik. Horrez gain, eskainitako prezio osoaren %10 ordaindu beharko da hasieran (BEZ gabe), eta gainerako zatia gehi BEZa eskudirutan ordainduko da Salerosketako Eskritura Publikoa egitean.
 
Esleipen irizpideek puntuaketa eskala hau ezarri dute lehiaketa ebazteko: 90 punturaino eskainitako prezioarentzat, goranzko eskalan, eskaintza ekonomiko altuena baloratuko delarik, eta gainerakoak proportzionalki. 10 puntu epearentzat; 5 punturaino Oinarrizko Proiektua aurkezteko epearentzat, eta puntu 1 eskatutako gehienezko 12 hilabeteko epeari kendutako hilabete bakoitzagatik; 5 punturaino eraikuntza gauzatzeko epearentzat, eta puntu 1 eskatzen den gehienezko 30 hilabeteko epeari kendutako bihileko bakoitzagatik.
 
Lizitazio honetan parte har dezakete kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoa dutela frogatzen duten pertsona edo enpresek, eta posible dute proiektu bateratuak aurkeztea, baldin eta eskubide eta betebeharrak egikaritzeko ahalmena duen ahaldun edo ordezkari bakar bat izendatzen badute.
 
40 egun naturaleko epea dago proposamenak aurkezteko, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita (maiatzak 8), eta lanegunetan eta publikoaren arretarako ordutegian aurkeztuko dira.
 
Beren proposamenak aurkeztu nahi dituzten pertsona edo enpresek bi gutun-azal itxitan aurkeztu beharko dituzte: lehenengoan egoera juridikoari eta kaudimenari buruzko dokumentazio orokorra sartuko da, eta bigarrenean, proposamena eta eskaintza ekonomikoa.
 
12 hilabeteko epea dago Oinarrizko Proiektua eta eraikuntzarako udal lizentzia aurkezteko, salerosketa agintzariaren kontratua sinatzen den egunetik kontatzen hasita. 30 hilabeteko epea dago eraikuntza gauzatu eta bukatzeko, lizentzia ematen denetik kontatzen hasita. Salerosketaren eskritura publikoa aurtengo abenduaren 21a baino lehen egin egiletsi behar da. Bestalde, baldintza administratiboen agiriak hainbat zigor ezarri ditu kasu hauetarako: oinarrizko proiektua berandu aurkeztea edo eraikuntza amaitzeko epea gainditzea. Hileko 2.000 eta 5.000 euroko zigorrak izango dira, hurrenez hurren.
 
Lehiaketa honi buruzko informazio eta dokumentazio guztia kontsultatzeko, jo www.irun.org web orri ofizialera.
 
Araso-Irún: erakunde arteko bokazio argia duen industrialdea

 
Sprilur-ek 2008an amaitu zuen Araso industrialdea, lankidetza estuan aritu ondoren Irungo Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta helburutzat harturik historikoki sustatu izan diren beste enpresa-gune batzuk osatu eta sendotzea, Bidasoa bezalako tradizio industrial handiko eskualde batean.
Araso industrialdeak 275.000 m²tik gorako azalera du, eta lehen hamarkadan Sprilur-ek sustatu eta merkaturatutako lurzoru urbanizatuko 83.730 m²ko lursailak eskaini zituen.
 
Gainera, Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. sozietatearen bitartez (zeina Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidasoa eskualdeko udalek partaideturik baitago) 20.536 m²tik gorako pabilioi modularrak sustatu dira, 300 m²ko lokaletatik hasita. Gaur egun, 300 bat langile enplegatzen dituzten 25 enpresa inguru daude Arason kokatuta.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow