Satlantis, espazioaren konkistan

15 March, 2017

Iñigo Urkullu lehendakariak Satlantis-ek Getxon dituen instalazioak bisitatu zituen martxoaren 13an

Euskal start-upak Europar Batasunaren babesa lortu du bere lehen behaketa-mikrosatelitea jaurtikitzeko

 

Sektore aeroespazialean lan egiten duen Satlantis konpainia bizkaitarrak, bi urte baino ez dituela, Europar Batasunaren babesa lortu du Lurra behatzeko bere lehen mikrosatelitea jaurtiki ahal izateko. Berrikitan itxi eta 2,3 milioi euroko balioa duen akordio honi esker, konpainiak teknologia propioa erabili ahal izago du espazioko jardunean.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Satlantis-ek Getxon dituen instalazioak bisitatu zituen martxoaren 13an, 2014an sortu eta behaketa-sateliteen merkatuan espezializatu den start-up bizkaitarraren jarduera ezagutzeko asmoz.

 

Europar Batasunarekiko akodioak ontzat hartu du lehen kameraren hegaldi-plana, konpainiak Berlin Space Technologies bazkide alemaniarrarekin batera landu duena.

 

Konpainiaren produktu nagusia iSIM deritzon sistema da, metrotik beherako pixelak dituzten doitasun handiko irudiak lor ditzakeen optika batez hornitutakoa, Lurretik 500 kilometrora biraka dabiltzan sateliteentzat guztiz egokia.

 

“Erronka teknologiko hau tamaina handiko kamerak eta ehunka milioiko balioa duten sateliteekin lehiatzen da merkatuan. Horien aldean, Satlantis-ek kameraren miniaturizazioa eskaintzen du, zortzi kiloko pisuraino, inbertsioa oraingo prezioen oso azpitik murriztuz”, adierazi du Satlantis-ek ohar baten bidez.

 

Oharrean gaineratu denez, behaketa-sateliteen sektorea hazkuntzan murgilduta dagoen merkatua da. “Gobernu batzuk honelako gailuez baliatzen dira lurraldea, klimatologia, natur-baliabideak edota arrantza kontrolatzeko, besteak beste”, ziurtatu du konpainiak. Joera honi gaineratu behar zaio, sektore pribatuak –bereziki eraikuntza eta garraio arloetako enpresek– azpiegiturak babesteko satelite txikien alde egina duen apustua.

 

 

Iñigo Urkullu lehendakariak Satlantis startup-aren bulegoak bisitatu ditu

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow