Saria Gamesaren turbina batentzat

12 January, 2017

Euskal fabrikatzailearen G126-2.5 MW haize- sorgailua, 2,9 megawatt baino gutxiagoko kategorian urteko onena gisa aukeratu dute.

 

Gamesa euskal enpresa eolikoaren G126-2.5 MW haize- sorgailua, energia eolikoaren sektorean espezializatutako Windpower Monthly aldizkariak antolatzen dituen sarietako 2,9 megawatt baino gutxiagoko kategorian, urteko onena gisa aukeratu dute.

  

Euskal fabrikatzaileak komunikatu baten bitartez adierazten duenez, argitalpenak turbina honi saria eskaini dio, 126 metroko diametroa duen errotorea, 2,5 megawatteko potentzia nominala eta dorre-altuera aukera desberdinak (84, 102 eta 129 metro) konbinatzeagatik.

 

G114-2.5 MW modeloaren sistema elektrikoa txertaturik duen haize-sorgailu hau, haize- baxuko tokietan errentagarritasun handiena lortzeko diseinatuta dago eta munduko eremu geografiko desberdinetan instala daiteke.

 

Euskal enpresak G126-2.5 MW turbina atera zuen 2015ean, China Wind Power ferian, eta ostean, bere prototipoa Alaitzeko I+G parkean (Nafarroa) instalatu da.

 

Potentzia handiagoetan, G132-3.3 MW haize-sorgailuak, 3 megawatt baino gehiagoko onshore turbina onenaren kategorian laugarren postua eskuratu du.

 

Hirugarren aldia da hau, Gamesako turbina batek, Windpower Monthy-en urteko sailkapenean turbina txikien kategorian lehen saria eskuratzen duena. 850 kilowatteko G58 plataformak urrezko domina lortu zuen 2013an eta G114-2.0 MW-ek lehen postua eskuratu zuen 2014an.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow