Robot, urrutiko errehabilitazio batentzat

1 December, 2016

Tecnalia euskal korporazioak, iktus baten ostean gaixoen neuroerrehabilitazioa hobetzen duen robotaren bigarren bertsio bat merkaturatu du

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, iktus bat pairatu duten gaixoen errehabilitazioaren eraginkortasuna suspertzeko helburuarekin diseinatutako gailuaren, hots, ArmAssist bere robotaren bertsio berria sustatu du.

 

ArmAssist 2.0-k, garun-baskular istripuren bat pairatu duten pertsonen goiko gorputz-adarren lagunduriko entrenamendu aktiboa ahalbidetzen du. Robotak iktusaren ondoren kaltetutako beso eta eskuen neuroerrehabilitazioa hobetzea eta gihar narriadura arintzen laguntzea du helburu.

 

ArmAssist 2.0-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Aparatu honek, software plataforma bat txertaturik du eta gaixoei, zenbait bideojokoren bitartez, errehabilitazioa bere etxetik egiteko aukera ematen die. Honela, autonomia pertsonala errazteaz eta gaixoaren funtzio- motorren susperraldia hobetzeaz gain, robotak, profesional medikoei, terapia urrutitik gestionatu eta bere aurrerabidea ebaluatzeko aukera ematen die.

 

ArmAssist-ek, besoaren mugimenduak erregistratzen dituen protesi baten bitartez, erabiltzaileari konektatuta dagoen oin mugikorra duen gailu baten bitartez funtzionatzen du. Oinak, era berean ordenagailu estandar batera konektatutakoak, terapia honentzat bereziki garatutako jokoekin eragiteko aukera eskaintzen du.

 

ArmAssit-en lehen bertsioa Valentzian aurkeztu zen 2012an eta Actualidad Económica aldizkariak, urte horretan, osasun arloan Espainian garatutako proiektu onenetako bat izendatu zuen.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow