Sare adimendunak energiaren etorkizunerantz aurrera egiteko

17 November, 2016

Euskal elektrizitate industriak smart gridetan duen ezagutza eraman du European Utility Week 2016 azokara

 

Euskadiko elektrizitate-hornidurako balio-kateari atxikitako hamar enpresa eta ikerketa-erakunde parte hartzen ari dira egunotan European Utility Week 2016 azokan, Bartzelonan. Hauxe da elektrizitate-sare adimendunei eskainitako azoka garrantzitsuenetako bat.

 

Arteche, CIC Energigune, Iberdrola, IK4-Tekniker, Ingeteam, Merytronic, Ormazábal, Tecnalia, Zigor eta ZIV enpresa eta erakundeak arduratu dira Bartzelonan euskal elektrizitate-industria ordezkatzeaz, asteartean hasi eta gaur amaitu den topaketa honen barruan. Enpresek Euskadiko Energia Klusterrak antolatu eta koordinatutako baterako stand batean parte hartu dute, “Smart Grids Basque Country” markaren azpian.

 

Topaketan, Euskadiri elektrizitate-sare adimendun aurreratua ekarri dion Bidelek Sareak proiektuaren emaitzak aurkeztu dira. Iberdrola energia-konpainiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz –Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) bitartez-, smart grid-en hedapenak 60 milioi euroko inbertsioa suposatu du 2011tik 2016ra bitartean, Bilboko esparru metropolitarreko sarea oso-osorik berritu ahal izateko.

 

Bestalde, hamar enpresek proiektu horretarako garatu dituzten produktuak eta teknologiak ezagutzera emateko aukera izan dute, euskal industria-ehunak sare adimendunetako azpiegiturak garatzeko dituzten gaitasunak bistaratuz.

 

Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, proiektuak egundoko ekarpena egin dio energia-banaketaren modernizazioari, euskal industriak sektore honetan duen garapen teknologikoa bultzatuz.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow