Azterketa biometrikoa mugikorren gakoak ordezkatzeko

2 February, 2017

Bantec euskal aholkularitza-enpresak aurpegiaren eta ahotsaren bidezko autentikatze-sistema bat diseinatzeko proiektu europar batean lan egin du

 

Bantec aholkularitza-enpresa gipuzkoarrak telefono mugikorretarako ezagutza biometrikoko teknologiak garatzeko I+G+b arloko proiektu europar batean  parte hartu du. PIDaaS deritzon soluzioa merkataritza elektronikoan, e-osasunean eta administrazio elektronikoan erabiltzeko diseinatuta dago, nagusiki.

 

Telefono mugikorretako gakoak ordezkatzeko azterketa biometrikoko teknologietan (hatz-markak, ahotsa eta aurpegia) oinarritutako autentikatze-sistema segurua garatzea izan da iazko urte amaieran bukatu zen proiektu horren helburu nagusia.

 

Azterketa biometrikoari esker, erabiltzaileak gailua pasahitzik sartu beharrik gabe erabil dezake, eta bere burua identifikatzeko, ahotsa edo aurpegiaren azterketa besterik ez du behar. Soluzio honek gailua segurtasun osoz erabiltzea ahalbidetzen du, erabiltzailearen pribatutasuna bermatuz.

 

Soluzioa Finlandian, Espainian eta Italian egindako hainbat proba pilotutan inplementatu da dagoeneko.

 

Proiektu europarrak IKTei laguntzea xede duen CIP “Competitiveness and Innovation Framework Programme” delako programaren babesa izan du. 2014an abiatutako ekimen honetan, Italia, Lituania, Norvegia, Espainia eta Erresuma Batuko 8 enpresa eta erakunde europarrek parte hartu dute guztira.

 

 

PIDaaS Proiektua

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow