Errealitate birtuala enplegurako prestakuntzari aplikatua

17 November, 2016

Sopuertako San Viator zentroa hasi da bere zikloetan horrelako teknologiak erabiltzen.

 

San Viator ikastetxeko Biltegiko Logistika eta Kudeaketako ziurtagiri profesionaleko ikasleak errealitate birtuala erabiltzen hasi dira beren prestakuntza prozesuko praktiketan. Errealitate birtualeko betaurreko pare bati aplikatutako software bat da, zeinak orga jasotzaileen funtzionaltasun guztiak imitatzen baititu, aukera emanaz horrelako orgak erabiltzen ikasteko guztiz segurua eta errealista den ingurune batean.

 

“Zentroan bi urte daramatzagu hezkuntza-maila guztietan berrikuntza metodologiko desberdinak txertatzen” azaldu du Luciano Cearsolok, San Viator zentroko zuzendariak, “zuzendaritza-taldean uste dugu tresna teknologikoek aldaketa hori erraztu dezaketela”. Azaroaren hasieran, Biltegiko Logistika eta Kudeaketa zikloko sei ikasle hasi ziren plataforma teknologiko berri hori erabiltzen, eta nahikoa izan zuten sei orduko praktikaldi bat egitea erabilitako tresnaren funtzionamendua aurkezteko azaroaren 15ean egin zen demostrazio publiko batean.

 

Prestakuntza-ziklo honetan errealitate birtualeko plataforma hori erabiltzea lehen urratsa baino ez da, zuzendaritza-taldearen xedea baita ikasle gehiagorekin erabiltzea. “Hemendik gutxira Merkataritza ikastaroko talde guztietan sartuko dugu, eta aztertzen ari gara errealitate birtualeko software bat erabili ote daitekeen Laneko Arriskuen Prebentzioko ikastarorako, ingurune seguru batean entrenatu ahal izateko” adierazi du Luciano Cearsolok.

 

Errealitate birtualeko teknologietan espezializatutako Bizkaiko Ludus startupak egin ditu orga jasotzaileak erabiltzen ikasteko eta laneko arriskuen prebentzioan entrenatzeko plataformak. Enpresa gaztearen eta ikastetxearen arteko harremana Urratsbat programaren barruan sortu zen, Ludus startupa ernaldu zen leku berean. Urratsabat programa Eusko Jaurlaritzak ekintzaile gazteei laguntzeko sustatzen duen prozesu bat da, eta San Viator zentroa da, hain zuzen, parte-hartzaileetako bat.

 

Biltegiko Logistika eta Kudeaketako profesionaltasun ziurtagiria adimen ezgaitasuna duten edo bazterkeria arriskuan dauden gazteei zuzendutako ziklo da, eta Lantegi Batuak erakundearen eta Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza eta babesa du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow