Errealitate areagotua ingurune arriskutsuetako mantentze-lanak optimizatzeko

3 November, 2016

Virtualwarek instalazio arriskutsuei buruzko informazioa biltzea ahalbidetzen duen aplikazio mugikorra garatu du

 

Virtualware konpainia bizkaitarrak akordio bat lortu du, sute edo leherketa arriskuko inguruneetan erabiltzeko moduko hardwarearen garapenean espezializatuta dagoen Aegex enpresarekin, instalazio arriskutsuei buruzko informazioa biltzeko asmoz.

 

Hartara, Virtualwareren app-ak, lurpeko elektrizitate-sareetako mantentze-lanen eraginkortasuna hobetzea du helburu, bereziki kontuan izanda sare horiek material sukoiak erabiltzen dituztela eta, ondorioz, aldizkako ikuskapenak egin behar zaizkiela.

 

Euskal enpresak Aegex10 Instrinsically Safe Tablet delako gailuan integratuko den aplikazio bat garatu du. Tresnak plangintza-ibilbideak egin, hornidura guztiak ikuskatu, datu teknikoak kontsultatu eta instalazioaren egoera denbora errealean aldatzea ahalbidetuko die mantentze-lanetako profesionalei.

 

Soluzioak, lur gainean hedatuta dauden hariak, transformadoreak eta bestelako ekipamenduak irudikatzen ditu, errealitate areagotuko eta geoposizionamenduko teknologien erabilerari esker.

 

GPSaren eta sentsoreen erabileraz, bestalde, app honek elektrizitate-sarearen lurpeko aktiboei buruzko informazio kontestualizatua gaineratzen du bilaketa eta mantentze-lanetarako, eta horren laguntzaz, beharginak arrisku handiko aldeetan sar daitezke mantentze-lanak egiteko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow