Eskumuturreko adimendunak espazioetara sartu eta ordainketak egiteko

7 November, 2016

Tecnaliak sektore turistikora bideratutako smartband-en kudeaketarako plataforma eskaintzen duen enpresa bat sortu du

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak Aurea Pay&Pass Solutions sortu du, hotel, ekitaldi eta parke teknologikoetan, eskumuturreko adimendunen (smartband-ak) erabilera kudeatu eta errazteko plataforma eskainiko duen soluzio teknologikoen enpresa bat.

 

Eskumuturrekoek esperientzia hobeago bat luzatuko dio bezeroari hotel establezimendu, gurutzaldi edo parke teknologikoek eskainitako zerbitzuetan. Plataformaren enkriptazio-sistemei esker, erabiltzaileak, segurtasun handiagoa izango du ordainketak egiteko momentuan eta espazioetara modu azkarragoan sartu, birkargak eta errenboltso automatikoak egin, sare sozialetan murgildu eta deskontu pertsonalizatuak lor ditzake.

 

Tecnaliak zabaldutako ohar baten arabera, plataformak gainera, turismo eta aisia negozioak, establezimendu eta “smart” ekitaldi bihur daitezen ahalbidetuko du, besteak beste, segurtasun handiagoa, fakturazioa handitzea, denbora errealean bezeroak monitorizatzea eta diru sarrera berriak sortzea bezalako onurak eskainiz.

 

Gaur egun, teknologia hau, proiektu pilotuen bitartez, hotel eta 1 Formularen Espainiako Sari Nagusia edo Godó Kondearen Tenis Txapelketa bezalako ekitaldietan ezarri da.

 

Star-up-a Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean aurkitzen da era Tecnaliaren arabera, bere bizitzaren lehen hiru urteetan, 3 milioi euroko fakturazioa erdiestea aurreikusten du.

 

Enpresa berrian, euskal korporazioak, aktibo teknologikoen garapenaren ardura izan du eta bazkide estrategiko moduan segituko du, bere posizionamendua merkatuan hobetu eta bere abantaila lehiakorra areagotzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow