Patricia Cigaran, Identitas: “Guraso izaten ikasi behar dugu, une honetan denak gainezka egiten digu eta…”

17 March, 2017

Patricia sinetsirik dago gizartea aldatzeko hezkuntza-sektorea aldatu beharra dagoela, eta bere esperientzian oinarrituta dio “pertsonaren zimenduak jaiotzen den momentutik errotzen hasten direla. Haurtzaroa amaitzerako ongi errotuta egon behar dute, “etxearen” egiturak izan dezan euskarri indartsu eta zurruna, bizitzako haizete eta ekaitzei aurre egingo diena…”

Kezka horiei balioa emateko, Patriciak hezkuntza-erakunde bat ireki zuen “Identitas, Asesores de Educación Personalizada” aholkularitzarekin batera, helburutzat harturik “Nortasun Pertsonalaren Garapen Harmonikoan, familian eta eskolan zentratutako hezkuntza berri bat sustatzea”.

Pertsonak heztea… Zeinen lanbide polita, eta zeinen garrantzitsua gaur egun!

Zirraragarria da!!

Seguru nago gizartearen aldaketak hezkuntzaren “palanka” duela atzean. Guraso izaten ikasi behar dugu, une honetan denak gainezka egiten digu eta…

 

Dena den, Enpresa Zientziak ikasi zenituen; karrera hori egiten dutenek normalean ez dute bukatzen hezkuntza sektorean

Banka pribatuan hasi nintzen lanean, eta 6 hilabete neramatzala, proiektu berri bat hasteko deitu zidaten: haur-eskola bat zuzentzea, non hezkuntza proiektu bat ari baitziren garatzen, proiektu horren bidez, behin oinarrizko premiak ase ondoren, haurrek aukera izan zezaten jolastuz ikasteko hiru hizkuntzetako ereduan murgilduta. 93. urtea zen eta oso erakargarria iruditu zitzaidan; funtsean, enpresa bat zen, baina bezero oso bereziak zituena.

 

2014an Identitas, Asesores de Educación Personalizada taldean sartu zinen, Euskadin garatzen duen jarduera zuzentzeko.

20 urtez aritu ondoren Haur Hezkuntzako ikastetxeak zuzentzen 0 eta 6 urte bitarteko ikasleekin, iruditu zitzaidan iritsi zela unea familiengandik, irakasle taldeengandik eta ikasleengandik jasotako guztia itzultzeko.

Identitas aholkularitzak bere jarduera Ipar zonaldean zabaltzeko proposamena egin zidan, eta horren ardura hartu nuen. Gainera, aholkularitzarekin kolaboratzen dut Estatu osoan eta Hegoamerikan, familientzako programak eskainiz: EXPERTO (Master) programak eta Mentoring Familiarra.

Gaur egun zein zerbitzu eskaintzen dituzue?

Familia da seme-alaben hezkuntzaren lehen arduraduna eta arduradun nagusia. Gurasoek naturalki maite dituzte euren seme-alabak jaio baino lehenagotik ere, baina ez dute beti asmatzen hezteko orduan. Identitas Atención de Educación Personalizada -IAEP- aholkularitzak bi lan-ildotako jarduerak garatzen ditu:

  • Prestakuntza-jarduerak talde txikitan, gurasoei erakusteko seme-alaba bakoitza nola hezi proiektuekin, baikortasunez eta pertsonarengan zentratuta, DAIP programen bitartez (Nortasun Pertsonalaren Garapen Harmonikoa):
    1. -Txikitatik hezi (sei urtera arte);
    2. -Pubertaroaren zain (sei eta hamabi urte bitartean);
    3. -Nola biziraun nerabeei (hamabi eta hemezortzi urte bitartean)
    4. -Maitasuna komunikatu
  • Hezkuntza arloko aholkularitza eta Mentoring familiarra, gurasoei aholkularitza emateko hezkuntza eredu eraginkorrenei buruz, seme-alabak pertsona gisa hezteko edo bikote arteko maitasuna indartu eta berritzeko, eguneroko bizitzako zailtasunak gaindituz.

 

Eta zer eskaintzen du IAEPek hezkuntza sektoreko kalitate, ebaluazio eta berrikuntza arloetan?

Orain arte kalitate programa orokorrak erabiltzen ziren hezkuntzaren kalitatea ebaluatzeko, baina hezkuntza sektorera egokituta; nagusiki ISO eta EFQM ereduak erabili izan dira. Kalitate programa horietako bat bera ere ez da pertsonarengan zentratzen, nahiz eta funtsezko elementua den edozein hezkuntza planteamendutan.

Identitas Asesores aholkularitzak eskolarako hezkuntza-kalitateari buruzko eredu propio bat proposatzen du, bai eta prozesu batzuk ere ebaluatutako faktore desberdinetan lortutako kalitate mailak ebaluatu, akreditatu eta zertifikatzeko: EICEP: hezkuntza pertsonalizatuaren ebaluazioa, berrikuntza eta kalitatea (Evaluación, innovación y calidad de la Educación Personalizada), hezkuntza-eragile bakoitzaren errealitate pertsonalean zentratua: gurasoak, irakasleak eta ikasleak, nagusiki. Bere baitan hartzen ditu auto-ebaluazio galdetegiak, etengabe hobetzeko sistema dinamikoak, auditoria pedagogikoa, zuzendaritza-kargu, irakasle, familia eta ikasleentzako berrikuntza- eta prestakuntza-proiektuak, eta hezkuntza pertsonalizatuaren kalitatezko akreditazioa.

  1. ORIENTAZIO arloa

IAEPen Orientazio Psikopedagogikoa haur eta gazte ikasle guztiei zuzendutako zerbitzu bat da; laguntza emango die beren bizitza gobernatzeko, pertsonalki hazteko aukerak garatuz elkarrizketa pertsonalen bidez eta taldekako lau programa eginda:

  • -Nire gorputza zaindu.
  • -Nire jenioa menperatu.
  • -Nire adimena indartu.
  • -Nire bizitzaren norabidea gidatu.2. PRESTAKUNZA arloa

IAEP Prestakuntza arloaren egituran atal hauek daude: hitzaldiak, ikastaroak eta titulartasun propioko EXPERTO programak, familiei, zuzendaritza-kargu eta irakasleei eta ikasleei zuzenduak.

 

Badauzkazue halaber kontsultarako materialak, lan koadernoak, orientazio-gidak…

IAEPek (Identitas Asesores de Educación Personalizada) ondoko hauek eskaintzen ditu EDIZIOAK arloan:

IAEPen edizioak lau bildumatan sailkatzen dira: Familian hezi; XXI. mendeko ikastetxeak; Koaderno pertsonalak; eta Hezkuntza pertsonalizatu berriko materialak.

 

Beraz, jomuga-bezero multzo zabala duzue: familiak, ikastetxeak, irakasle eta zuzendaritza-karguak, guraso elkarteak, gizarte erakundeak…

Hori da, eta seme-alabak, ikasleak edo lantaldeko kideak hobeto ezagutu nahi dituzten pertsona guztiak, bakoitzaren nortasun pertsonala ezagutzeko eta bere indar-gune edo ahuluneen arabera gauzak eskatu eta eman ahal izateko.

Agian zure enpresa ikasketak erabakigarriak izan dira “ekintzailetzan” murgiltzeko eta zure zerbitzu-eskaintza osatzen duten beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko

Urte asko eman nituen lehen “lerroan”, etxeko txikienen familiekin lanean, harik eta lehen hezkuntzan hasten ziren arte. Horri esker, lehen eskutik ezagutu ditut familia horien kezkak eta beharrak. Hori erabakigarria izan zen Identitas taldean sartzeko. Profesionalez osatutako talde oso anitza da, bertan daudelarik hezkuntza arloko katedradunak, doktoreak, irakasleak, ingeniariak, kazetariak… denek dute esperientzia zabala, eta fede osoa dute pertsonarengana zuzenean orientatutako hezkuntza pertsonalizatuan.

 

+info: Patricia Cigarán Fuster
Identitas Norte aholkularitzako zuzendaria
@pcigaran

www.pcigaran.com
Telf. (+34)610230317

patricia@educarpersonas.com
www.educarpersonas.com