Iktusa ulertzeko aurrerapauso berriak

22 November, 2016

UPV/EHU-k, Achucarro zentroak eta CIC biomaGUNE-k egindako ikerkuntza bat, iskemien ondorioei aurre egiteko bideak irekiko dituzten itu-terapeutiko berriak ikertzen ari da

 

Achucarro zentroko, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta CIC biomaGUNEko ikertzaile talde batek, proteina batek, garun-iskemien, iktus ere deiturikoen ostean gertatutako hanturazko- prozesuekin duen erlazioa identifikatu dute. Aurkikuntzak, gaitzaren ondorioei aurre egiteko bideak miatzeko itu-terapeutiko berri baten identifikazioari lagunduko dio.

 

Garun-iskemia, herrialde industrializatuetako lehen desgaitasun- kausa da eta burmuinean odol-fluxuaren murrizte iragankor edo iraunkorraren ondorioz gertatzen da.

 

Theranostics aldizkari zientifikoak argitaratu duen ikerketak, “zistina/glutamato trukatzailea” deituriko  proteina batek, iktus baten ostean burmuinean pizten den hanturazko erreakzioari men egiten diola eta neuronak galtzea larriagotu eta gaixoaren susperraldia eragotzi dezakeela zehaztu du.

 

CIC biomaGUNE zentroak, positroien omisioaren bitartezko tomografia (PET, ingelerazko siglen arabera) bezalako irudi funtzionalaren teknikak erabili ditu ikerketan. Teknika hauek, iktusa gertatu eta denbora tarte luze batera proteina mailak aztertzeko aukera eskaintzen dute. Emaitzek zehaztu dutenez, maila horiek gora egiten dute hanturazko prozesua garatzearekin batera.

 

Achucarro zentroa eta UPV/EHU, iskemiak eragindako hanturazko prozesuetarako, proteina honen erregulazioaren adierazpen genikoa ikertzeaz arduratu dira. Ikertzaileek, sustantzia honen inhibizio batek,  istripu burubaskularretako hanturazko sintomak hobetzen dituztela behatu dute.

 

Hau ez da hiru ikerkuntza zentroek arlo honetan elkarrekin lan egiten duten lehen aldia. Zientzialariek 2014 urtean, proteina berak glutamato mailen asalduran jokatzen duen funtsezko papera frogatu zuten, iktus baten ostean gertatzen den neurotransmisore mota bat eta istripu burubaskular hauek eragiten dituzten atzeraezinezko kaltearen zati bat eragiten duena.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow