Fabrikazio aditiboaren azken joerak eztabaidagai

21 November, 2016

IK4 aliantza teknologikoak asteazken honetako jardunaldian, industria fabrikazio teknika honen azken aurrerapausoak aztertuko ditu

 

IK4 euskal aliantza teknologikoak, datorren azaroaren 23an, fabrikazio aditiboarekin (AM, ingelerazko siglen arabera) erlazionatutako azken berrikuntza, joera eta etorkizunerako erronkak aztertuko ditu Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatu den jardunaldian, Donostian.

 

Fabrikazio aditiboa, material xaflak gainjartzearen bitartez, eta laserra bezalako teknologia aurreratuaren erabilerari esker, egitura eta pieza geometriko konplexuak egiteko, industria-fabrikazio teknika apropos bat da. Denbora tarte murritzago batean eta material gutxiago xahututa, osagai pertsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen duen prozesua da hau.

 

Asteazken honetako ekitaldian, IK4 aliantza osatzen duten zentroetako bost izango dira (Ceit, Lortek, Gaiker, Tekniker eta Ideko). Txostengileek, fabrikazio aditiboan euren esperientzia partekatu eta teknologia honek etorkizunera begira aurkezten dituen aukeren inguruko euren ikuspuntua eskain dezaten aurreikusita dago.

 

Airbus-en Teknologia eta Ideia Berrien saileko Hanburgoko zuzendari Peter Sander ere bertan izango da, bere konpainiak, teknika honen bitartez burutzen dituen prozesuak azaltzeko, baita etorkizunera begira irekitzen diren aukera eta lerroak aztertzeko ere.

 

Europako sare industriala, fabrikazio prozesuetan informazio eta komunikazioaren teknologia berriak ezartzeak bultzatutako eraldakuntza fase sakon bat igarotzen ari da. Ekoizpen- inguruen digitalizatzea, 4.0 Industria bezala ezagutzen den paradigma berri batean amaituko da eta, ziur aski, elkarrekin konektatutako fabrika adimendun eta autonomoetan artikulatuko da.

 

 

IK4 Research Alliance-n aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow