Estrategia berriak, nanomedikuntzako aurrerapausoak industriara transferitzeko

13 October, 2016

IK4-Cidetec euskal zentro teknologikoak, planta pilotua instalatuko du, ikerkuntzara bideratutako nanofarmako sortak fabrikatze aldera.

 

Nanozientziaren alorrean erdietsitako aurrerapausoak, farmazia eta medikuntzako aplikazio konkretuetara transferitzeari aurre egitea du helburu IK4-Cidetec gipuzkoar ikerkuntza zentroak eta horretarako, nanofarmako sorta txikiak ekoiztean espezializatutako planta pilotu bat instalatu du.

 

2017aren hasieran operatibo egongo den instalakuntzak, soluzio berriak gaixoetara hel daitezenerako denbora tartea murriztea du helburu eta monodosi aseptikoak eta liofilizatuak ekoizteko ekipamendua izango du.

 

Proiektu hau, Europako Batzordeak, berrikuntza eta ikerkuntza bultzatze aldera, Horizonte 2020 programaren bitartez finantzatutako NanoPilot europar ekimenean kokatzen da, eta polimeroetan oinarritutako formula nanofarmazeutikoen ekoizpenera bideratuta dago.

 

Ikerkuntza nanomedikoaren esparruan hamar urte baino gehiagoko eskarmentuarekin, IK4-Cidetec-ek patentea duen teknologia propioa garatu du.

 

Gaur egun, medikamentu berri bat garatzeko eta merkaturatzeko behar den denbora 10 eta 15 urte bitartekoa dela kalkulatzen da, eta testuinguru honetan, industriarako transferentzia prozesua arintzeko estrategia berriak bilatzea garrantzitsua da.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

 

 

IK4-Cidetek-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow