“Nola bilatu nire startuparentzako inbertitzaile bat bidean hil gabe…”

26 September, 2017

Inbertsioa bilatzeko prozesua luzea, gogaikarria eta oztopoz betea izan liteke ekintzailearentzat. Horregatik, METXA azeleragailuak tailer interesgarri bat antolatu du, bertatik bertara azaltzeko zeintzuk diren sektore horretako eragileak eta zein irizpide erabiltzen dituen bakoitzak erabakiak hartzean.

Gainera, hainbat pista emango dira inbertitzaile batekin negoziatzeko estrategia onena finkatzeko eta bazkideekiko itun baten oinarrizko alderdiak ezagutzeko.

Animatu tailerrean parte hartzera. Gasteizen izango da, urriaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta hilaren 28an, larunbatean, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

 

Egitaraua

-Nola antolatzen da inbertsio erronda bat?

  • Proiektua baloratzeko irizpideak.
  • Zenbateko inbertsioa behar dut nire proiektuarentzat?


-Nola bereizten dira agente mota desberdinak?

  • Agente pribatu eta publikoak.
  • Fase bakoitzeko agenteak.


-Nola negoziatzen da inbertitzaile batekin?


-Zer baloratzen du inbertitzaileak proiektu batean?


-Inbertitzaile batekin negoziatzean egin ohi diren akatsak

  • Zer interesatzen zaio inbertitzaileari?
    • Ekintzaileari buruz
    • Proiektuari buruz
    • Merkatuari buruz


-Menperatu termino garrantzitsuenak: erronda, diluzioa, kapital-zabalkuntza, jaulkitze prima, e.a.

  • Ekintzailearen diluzioa. Kontuan hartu beharreko alderdiak.


-Orain nire proiektua baloratu behar da. Nola egin behar dut?


-Bazkideekiko itunak. Nola negoziatzen dira?


-Kasu praktikoa.

  • Kasu praktiko bat eta bertaratutakoen kasuak aztertuko dira.

Emaitzak eta informazio baliotsua

  • Zure proiektuaren balorazioa.
  • Zure proiektuaren aurkezpena.
  • Bazkideekiko itunaren zirriborroko ideiak.
  • Estatuko eta Europako merkatuetako agente garrantzitsuenen mapak formatu digitalean.


Informazioa, kostua eta izen-ematea:
http://metxa.com/talleres/como-buscar-un-inversor-para-mi-startup-y-no-morir-en-el-intento