Nobedade teknologikoak digitalizazio industrialarentzat

24 October, 2017
La jornada tendrá lugar el 9 de noviembre en el BasqueGame Lab de Bilbao

Virtualware eta Digital Enterprise konpainiek, 4.0 Industriarekin erlazionatutako azken metodologiak ezagutzera emateko jardunaldia antolatuko dute Bilbon

 

Virtualware eta Digital Enterprise euskal konpainiek, industriaren transformazio digitala gauzatu ahal izateko eskuragarri diren azken teknologia eta metodologiak hurbilduko dituzte Bizkaiko hiriburura, Bilboko BasqueGame Lab espazioan, datorren azaroaren 9an egingo den jardunaldi praktikoaren eskutik.

 

Deustuko Unibertsitatearen eta SPRI, Enpresa-garapenerako Euskal Agentziaren laguntzarekin antolatutako “Gure lantegien digitalizazioaren benetako aplikazioa” ekitaldian, digitalizazioko eta 4.0 Industriako adituek parte hartuko dute, azken teknologiek, enpresa industrialen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketela azaltzeko.

 

Jardunaldian zehar, txostengileek, digitalizazioaren, hornikuntza katearen planifikazioaren ezartzearen, operazioen digitalizazioaren, teknologia birtualen benetako onuren edo aro digitalean enpresa industrialaren erronken arrakastaren gakoei ekingo diete.

 

Mintzaldiez gain, kongresuak egiazko kasuetan oinarritutako alderdi praktikoa izango du, zeinetan digitalizazioaren eta 4.0 Industriaren teknologien erabileraren esperientzia arrakastatsuak ezagutzera emango diren.

 

Ekipoen ondasunen fabrikazioan espezializatutako Lointek konpainia bizkaitarrak, bere fabrikaren digitalizazio-plana eta bere inplementazioa aztertuko ditu. Bestalde, Elay enpresa gipuzkoarrak, Txina eta Amerikako instalazioen mantentzea Antzuolako egoitzatik eta urruneko asistentzia-teknologia erabilita nola egiten duen azalduko du.

 

Halaber, ekitaldira gerturatutakoek, BasqueGame Lab-en antolatutako laborategi batean azken teknologiekin esperimentatzeko aukera izango dute. Besteak beste, IK4-Azterlan ikerkuntza zentroak erabilitako produkziorako monitorizazio sistema edo Bizkaiko Fuchosa konpainiak piezak ikuskatzeko darabilen simulatzaile murgiltzailea frogatzeko aukera eskainiko da.

 

 

“Gure lantegien digitalizazioaren benetako aplikazioa” jardunaldia

Empezar en 0:00

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow