Era askotako ikuspuntuak erabaki-hartzeak aberasteko

13 September, 2016

Alberdi Mekanizatuak enpresa gipuzkoarrak langileek konpainian duten inplikazioa indartzearen aldeko apustua egin du

 

Irtenbide aberasgarriagoak erraztuko dituzten erabaki-hartzeen prozesu kolektiboak bultzatzea da pieza industrialen mekanizazioan espezializatutako Alberdi Mekanizatuak enpresaren xedea, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez sustatu duen Innobideak-Pertsonak delako programan parte hartzean.

 

Sektore eolikorako, hidrokarburoetarako, igogailugintzarako edota makina-erremintarako ardatzak eta buloiak bezalako pieza konplexuak lantzen dituen konpainia honek “egunez eguneko jardunean nahiz erabaki estrategikoetan” sartu nahi ditu enpresa osatzen duten pertsonak, Aitzol Alberdi konpainiaren koordinatzaileak zehaztu duenez.

 

Haren iritziz, langileen inplikazioa handiagoa izanez gero, erabaki-hartze prozesu adimentsuagoak lor daitezke, “ikuspuntu guztiak mahai gainean jartzeko aukera errazten baitu”. Era berean, enpresak konpainiaren antolaketan eta lantaldeen eraketan sakondu nahi du.

 

Innobideak-Pertsonak programaren helburua sektore pribatuaren lehiakortasuna areagotzea da, langileak enpresaren estrategian integratzeko ahalegina bultzatuz. Ekimen honetan aurreikusita dauden laguntzak eskatzeko epea hilaren 30ean amaituko da.

 

Alberdi Mekanizatuak enpresaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow