Antolaketa hierarkikoa eraldatu eta enpresa-kultura aldatu

19 September, 2016

Makineria industriala fabrikatzen duen Dimecok, enpresako egitura antolatzailea eraldatu nahi du bere lehiakortasuna bultzatzeko.

 
Txapa- bobinetako piezetarako fabrikazio lerroen ekoizpenean espezializatutako Dimeco enpresa gipuzkoarra, enpresan erabakiak hartzeko momentuan, pertsonen parte-hartzea bultzatzea helburu duen eraldatze prozesuan murgilduta dabil.

 
Aldaketa hori lortu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldearen bitartez bultzatutako Innobideak-Pertsonak programaren babesa izan du konpainiak.

 
[pullquote align=”left” separador=”si”]“Guk nahi dugun horretara, hots, etxeko kultura aldatzera eta erabakiak hartzea, eremu eta pertsona guztietara zabaltzera laguntzen gaituzte”, zehaztu du Dimecoko kudeatzaile Juan Anduezak.[/pullquote]

 
Bere ekoizpena Frantzia, Alemania, Polonia, Errusia, Mexiko edo Hego Amerika bezalako merkatuetara esportatzen duen konpainiak, hain hierarkikoa ez den egitura batera eboluzionatu eta “erabaki guztiak nagusitik pasa behar diren istorioa ahaztu” gura du.

 
Banaketa elektrikoa, biltegiratzea, eraikuntza eta automobilgintza bezalako sektoreetan diharduen Dimecok bezerora bideratutako espezializazioan eta jardueran aurrera egitea du xede.

 
[pullquote align=”left” separador=”si”]“Espezializazioa eta bezeroari bideratutako orientazioa, Dimeco osatzen dugun 40 pertsonen onena ateratzetik pasatzen da”, bukatu du Anduezak.[/pullquote]

 
Innobideak-Pertsonak programaren bigarren edizioan parte hartzeko  izen-emate epea irailaren bukaeran agortuko da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow