4.0 Metrología eztabaidagai

31 January, 2017

Bilbok martxoan, Metromeet-en konferentzia internazionalaren 13. edizioa hartuko du

 

Metromeet, metrologia industrial dimentsionalari buruzko nazioarteko konferentziaren 13. edizioa Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da martxoaren 22an, 23an eta 24an. Sektoreko enpresei, metrologiaren inguruko azken teknologiak eta aurrerapausoak hurbiltzea helburu duen ekitaldiak, jaramon berezia egingo dio aurten 4.0 Industriaren eta prozesuen digitalizatzearen esparruei.

 

Metromeet-ek, metrologia eta bere garapena industrian aztertzeko eztabaida- foro bat egituratzeko balioko du, baita garapen digital optikoetako azken berrikuntzak eta Europa eta nazioarte mailako araudiak partekatzeko ere.

 

Sektoreko espezialistek Metromeet-en, beren enpresetako prozesu industrialak edo produktiboak hobetzeko lan metodo berriak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Konferentziaren edizio berri honetan, Metrosage, PwC, Innovalia Metrology –ekitaldiko babesleetariko bat-, BMW, Novo Nordisk A/S, Fraunhofer IPT, IK4-Tekniker eta Autodesk bezalako konpainietako profesionalek parte hartuko dute, baita nazioarte mailako unibertsitate desberdinek eta Kanarietako Institutu Astrofisikoa (IAC) eta Alemaniako Metrologia Institutu Nazionala (PTB) bezalako zentroek ere.

 

Ekitaldiaren iraupena aurten hiru egunetara zabaldu da. Martxoaren 24ko azken jardunaldia, automobilgintzan oinarrituko da eta bere helburu nagusia, sektorearen beharrak ezagutzera ematea eta txapa, plastiko eta motorearen osagaien arloan, soluzio metrologiko bereziak aurkeztea izango da.

 

 

2016ko konferentziaren bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow