MetaKultura: itzulera kolektiboa biderkatzen duten 20 proiektu

22 November, 2016

Ekimen honetako 20 crowdfunding-kanpainek finantzaketa lortu dute.

 

Mikro-finantzaketa kolektiboari esker, MetaKultura ekimenera aurkeztu diren proiektu guztiek lortu dute martxan jartzeko behar zuten dirua, nahiz eta crowdfunding-kanpainak oraindik zabalik egongo diren abenduaren 3ra arte. Goteo sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin bultzatutako ekimen horrek laguntza ematen die kulturarekin lotuta dauden eta gizartearentzat itzulera sortzen duten ideia berriei.

 

Crowdfunding-kanpainak irailaren 15ean abiatu ziren Goteo plataforman, matchfunding formatuan; hau da, hiritarrek jarritako euro bakoitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bat jartzen du, 70.000 eurora iritsi arte (gehienez 3.500 euro proiektuko). Lehen finantzaketa errondan, aurkeztutako proposamen guztiek lortu dute martxan jartzeko behar duten gutxieneko zenbatekoa.

 

Aurkeztutako proiektuak kultura eta gizarte gaien ingurukoak dira, oinarritzatzat dutelarik musika, zinema eta historia, ingurumena berreskuratzea edo euskara bultzatzea , betiere itzulera kolektiboa sortuz gizarte osoarentzat. Lehen crowdfunding errondan 1.100dik gora lagunek parte hartu dute, eta 123.000 euro inguru bildu dira, erdia hiritarrek jarri dutelarik.

 

Arrakasta gehien izan duten kanpainetako bat da Amanerak, soinean eramaten diren istorioak ; proiektu horrek kaiku tradizionala berreskuratu nahi du jatorrizko patroiak erabiliz eta %100ean hemen bertan garatutako produkzio prozesu baten bidez. Vivir un buen morir y el arte de acompañar da beste bat; kasu honetan, eskuliburu bat eta doako prestakuntza programa bat eskaintzen ditu heriotza ona eta dolu osasuntsua izateko.

 

Fabrica tu fábrica!! proiektuak ere lortu du behar zuen dirua hardware irekian eginiko maker fabrikazioko kit mugikor bat eraikitzeko; fabrika txiki bat da, bere baitan dituena 3D inprimagailu bat eta laserrarekin grabatzeko eta ebakitzeko makinak, eta hiriguneetatik urrun dauden tokietan edo garatzen ari diren herrialdeetan erabiltzeko pentsatuta dago. Bardulia Nunquam Superata proposamenak ere badu martxan jartzeko behar zuen dirua; orain liburu bat egingo du Gipuzkoako historiari buruz, inoiz argitaratu gabeko dokumentazioa erabiliz. Liburuaren bertsio digitala, Gipuzkoako Historialarien Elkarteak bultzatua, deskargatu egin ahal izango da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow