Aeronautikan pertsona eta makinen arteko komunikazioa hobetzea

22 September, 2016

Pertsonak eta ekipoak lankidetzan jarduteko moduko soluzio aurreratuak garatzea xede duen HoliDes nazioarteko proiektua hil honen bukaeran amaituko da

 

Tecnalia korporazio teknologikoa partaide duen HoliDes ekimen europarrak, aeronautika sektoreko lan kolaboratiboa erraztuko duten gizakia-makina sistema moldakorrak (AdCoS) diseinatu eta garatzeko moduko ingeniaritza-prozesu berritzailek ikertzeari ekin dio.

 

Proiektuak abiapuntutzat hartu du kabinako pilotuak eta sistema automatizatuak elkarrekin komunikatzeko premia, era kooperatiboan jardungo badute. Elkarren arteko komunikazioak eta moldagarritasunak mezuak behar bezala deskodetu eta lanak behar bezala egingo direla bermatu behar dute.

 

Ekimen honen barruan, hainbat teknologia eta tresna aplikatu dira adimen-sistemak eraikitzeko, giza-operadoreek testuinguru desberdinetan duten egoera neurtzeko sentsore eta algoritmoen laguntzaz, erabakiak hartzen lagunduko duen sistema batean txertatu ahal izateko.

 

Proiektuaren partzuergoak hainbat espezializazio-esparru jorratu ditu, hala nola, giza-portaeraren patroien definizioa, eta informazioa ondorioztatu, bateratu eta biltegiratzeko tresna baten definizioa. Pertsona eta makinaren arteko komunikazio egokia izateko gomendioak ere landu dira.

 

Industria sektorea, ikerketa-institutuak eta unibertsitateak ordezkatzen dituen 31 bazkideren arteko partzuergo batek gauzatutako proiektu hau hilaren 29an amaituko da, Alemanian antolatuko den ekitaldi batez.

 

Tecnaliarekin batera, Honeywell eta Airbus gisako aeronautika arloko fabrikatzaileek ere parte hartu dute ekimen honetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow