Parte hartze gehiago, eraginkortasuna eta kalitatea areagotzeko

26 September, 2016

Labayen eta Laborde talde industrialak, enpresa-kultura eraldatzeko Innobideak-Pertsonak programan parte hartu du

 

“Ziur naiz epe luzera guztia onurak izango direla, ez bakarrik eraginkortasuna, baita eragingarritasuna eta kalitatean ere”. Hitz hauekin Labayen eta Laborde enpresako gerente Alberto Arozenak, konpainiaren erabakietan langileen parte hartzeak areagotzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

 

Bere ustez, pertsonen inplikazioa bultzatzeak, Tolosan egoitza duen enpresaren kultura eraldatzea dakar eta horrek denbora darama. “Hasi besterik ez dugu egin eta ibilbidea handia da”, hausnartu du.

 

Hortzen eta automozioa bezalako sektoreentzako mozketa unitateen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldearen bitartez aldaketa prozesuan aurrera egiteko bultzatutako Innobideak-Pertsonak programaren babesa jaso du

 

“Arazo askoren erabakitze eremua, sortzen diren leku berean izan beharko litzateke. Langilea bera da oztopoak non diren hobeto ezagutzen duena eta hortaz konpontzeko pertsona aproposena bera da. Parte har dezaten gura dugu, langileei erantzukizuna ematen hasi behar gara eta nora heldu nahi dugun jakin behar dugu”, bukatu du Arozenak.

 

Innobideak-Pertsonak programak, konpainien estrategian langileen integrazioa suspertuz, euskal enpresen lehiakortasuna areagotzea du helburu. Ekimen honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea, hilabete honen bukaeran bukatzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow