Erronka global handien konponbideak diseinatzeko maratoia

22 September, 2016

Donostiak “Global Goals Jam” nazioarteko ekitaldian parte hartu du.

 

Irailaren 16tik 18rako asteburuan Global Goals Jam topaketa egin zen mundu osoko hirietan. Ekimen horrek profil desberdinetako pertsonak batzen ditu, elkarlanaren bidez konponbideak sor ditzaten eta konponbide horien bidez aurrera egin dezagun NBEk 2030erako finkatutako Garapen Sostengarriko Helburuetarantz. Nazio Batuen Garapenerako Programak eta MediaLab Amsterdam erakundeak bultzatutako edizio honetan Donostiak parte hartu du, beste hainbat hirirekin batera, Feeldot euskal enpresaren eta ImpactHub Donostia erakundearen bitartez.

 

MediaLab Amsterdam erakundeak berak sortutako metodologia batetik abiatuta, talde bakoitzak esku-hartze bat garatu zuen, maila lokalean erantzuteko Garapen Sostengarriko Helbururen bati. Donostiaren kasuan, parte-hartzaile gazteak helburu honetan zentratu ziren: gosea desagerraraztea, klima aldaketa geldiaraztea eta kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatzea.

 

Emaitza bezala, hiru prototipo garatu dira. Lehenengoa aplikazio bat da, jatetxeak, sukaldariak eta erabiltzaileak konektatzen dituena, xahutzen den janari kopurua murrizteko. Bigarren konponbideak proposatzen du Internet bidez konektatutako pop-up hezkuntza espazioak sortzea, adin guztietako pertsonek beren ezagutzak partekatu ditzaten; klima aldaketaren erronkari dagokionez, parte-hartzaileek cyborg armada batean oinarritutako konponbide bat asmatu zuten gizartea kontzientziatzeko.

 

Los participantes de Global Goals Jam Donostia

“Global Goals Jam” Donostia ekimeneko parte-hartzaileek hainbat prototipo diseinatu zituzten 3 erronka global konpontzeko.

 

Ideia horiek “Global Goals Jam” ekitaldiaren proposamen biltegian sartuko dira, mundu osoko 400 bat gazte parte-hartzaileren ideiekin batera. Asmoa da gogoeta sustatzea belaunaldi berrien artean, eta, aldi berean, herritar guztien artean zabaltzea konponbide berritzaileen bilaketa. Ekimen hori NBEk bultzatutako #GlobalGoalsWeek astearen barnean kokatzen da, zeinaren helburua baita Garapen Sostengarriko Helburuak ezagutaraztea.

 

Feeldot enpresak eta ImpactHub Donostia erakundeak “Global Goals Jam” ekitaldian parte hartzea erabaki zuten aurreragotik ere lankidetzan arituak zirelako MediaLab Amsterdam erakundearekin. Joan den uztailean, Feeldot enpresako lantaldeak gazteentzako The Future Game sorkuntza prozesua antolatu zuen, eta prozesu horretan Herbehereetako MediaLab erakundearen metodologia aplikatu zen. Hainbat profiletako 19 gazte bi astez elkartu ziren “ekintza bidezko ikaskuntza joko” batean, eta erronka bat aurkeztu zitzaien: zerbitzu eta produktu formako konponbideak asmatzea Garapen Sostengarriko Helburuentzat. Prozesuaren metodologia eta emaitzak proiektuaren atarian daude.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow