Makineria aitzindaria osagai metalikoen ekoizpenerako

23 November, 2016

Tecnaliak eta Ibarmiak, soluzio teknologiko berean, laser bitartezko adizioaren eta mekanizatutakoaren teknologiak konbinatzea helburu duen Europako Paraddise proiektuan parte hartzen ari dira.

 

Ekoizpen prozesu tradizionalen aurrean, fabrikazio- aditiboak, material eta energia- kontsumoan aurrezteko eta hondakin gutxiago sortzeko aukera ematen du. Testuinguru honetan, Europako Paraddise proiektua sortzen da, makina berean, fabrikazio- aditiboaren eta mekanizatutakoen teknologien integrazioan sakontzea xede duela.

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak koordinatutako eta makina-erremintaren Ibarmia gipuzkoar fabrikatzaileak parte hartzen duen ekimenak, laser bidezko adizio teknologiak eta pieza metalikoen fresatze eta torneaketarekin konbinatzeko beharrezkoak diren ezagutza eta erremintak garatzea du helburu.

 

Proiektuaren zenbatetsitako iraupena 3 urtekoa da, eta denbora tarte horretan, ordenagailu bitartez lagunduriko teknologietan (CAx, ingelerazko siglen arabera), datu-baseetan, monitorizazio eta kontrol sistemetan eta osagai adimendun edo smart-etan oinarritutako erreminten garapenean lan egingo da.

 

Fabrikazio aditiboa eta bere onurak, osagai metalikoen manufaktura- industriara hurbiltzeko asmoz, soluzioa, Ibarmiak fabrikatutako eta egun merkatuan eskuragai den  “ZVH 45/1600 Add+Process” makinan integratuko da.

 

Paraddise proiektua Europako Horizon 2020 programan kokatzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), RWTH Aachen University-ren eta Siemens AG, Precitec GmbH & Co. KG, GKN Aerospace Norway AS eta Michelin enpresen parte-hartzea du. Ekimenak, Europako Batzordeak finantzatutako 3,7 milioi euroko aurrekontua du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow