Manufaktura-industriaren lehiakortasunari bultzada

6 March, 2017

Euskal enpresek martxoaren 17ra arte, Manunet-en, I+G proiektu transnazionalak babesteko europar programan izena emateko aukera izango dute

 

Datorren martxoaren 17ra arte zabalik izango den Manunet europar programaren 2017ko deialdiak, fabrikazioaren esparruan sortzen diren ikerkuntzaren eta garapenaren proiektu transnazionalak bultzatu eta babestea du helburu.

 

Manunet, I+G babesteko eta industriaren lehiakortasuna bultzatzeko, gehienbat ETEek hasitako proiektuak lagunduz Europako Batzordeak sustatutako ekimena da.

 

Edizio berri honek, 30 milioi euroko aurrekontua du eta bertan Europako 24 herrialde eta eskualdek parte hartzen dute, horien artean, Euskadi.

 

Fabrikazio-ikerkuntzako alor guztietara dago zabalik deialdia. Alor horiek sei eremutan sailkatuta daude: ezagutzan oinarritutako ingeniaritza; fabrikazioarentzako informazio eta komunikazio- teknologiak; ingurumen- eta energía- aplikazioetarako fabrikazio- teknologiak; fabrikazio egokigarrirako teknologiak; fabrikaziorako material berriak; fabrikaziorako osagai eta sistemak eta beste teknologia batzuk.

 

Manunet-en web orriak, gainera, bazkideak bilatzeko erreminta bat du eta horrekin, enpresek euren proiektu-ideiak argitaratu edo balizko bazkide gisa aurkez daitezke.

 

 

Manunet programaren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow