Lointek-ek instalakuntza termosolarrentzako galdara malgu bat garatu du

2 February, 2017

Ekipoak, martxan jartze azkarragoak eta operazioan jartzeko denbora-tarteak murrizteko aukera ematen du

 

Ekipo- ondasunen fabrikazioan espezializatutako Lointek konpainia bizkaitarrak, martxan jartze azkarragoak ahalbidetu eta operazioan jartzeko denbora-tarteak murrizteko aukera eskaintzen duen instalakuntza termosolarrentzako galdara industrial osagarri bat garatu du.

 

Urdulizen egoitza duen enpresak komunikatu baten bitartez azaldu bezala, gaur egungo merkatuko operazio maila malguena duen galdara industrial osagarria da hau eta muntai prozesua errazten duen diseinu modularra du.

 

Galdara berri hau, hotzean hasten den, modu programatuan eta denbora tarte txikienean martxan jartzeko aukera eskaintzen du, baita ekipoa %25eko gaitasuna duen hasiera bateko emari batetik operatzea eta linealki %100a lortzea ere.

 

Proiektua, bere eskaintza komertziala dibertsifikatzearren eta bere presentzia internazionala eta mundu mailako lehiakortasuna areagotzeko beharrezkoa den balio erantsia eskaintzearren enpresak egindako apustuaren testuinguruan kokatzen da.

 

Proiektua, euskal konpainiaren proiektu teknologikoen finantzazioarekin kolaboratzen duen Garapen Teknologiko Industrialarentzako Zentroaren (GTIZ) laguntzarekin gauzatu da.

 

Proiektu honetaz gain, Lointek-ek iragan azaroan hitzarmena sinatu zuen GTIZ-rekin, sektore petrokimiko eta industrialarentzako martxan jartze arineko galdara osagarrien diseinu eta fabrikazioan aritzeko.

 

 

Lointek konpainiaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow