Leartiker-ek polimeroen esparruan dituen gaitasunak erakutsiko ditu Alemanian

20 October, 2017
Fakuma feria Friedrichshafen hiri alemaniarrean egiten ari da

Euskal entitatea, plastikoen prozesatzerako Fakuma ferian parte hartzen ari da

 

Elikagaien teknologian eta material polimeroen ikerkuntzan espezializatutako Leartiker euskal zentro teknologikoa, aste honetan, plastikoen prozesatze industrialaren eta Friedrichshafen hiri alemaniarrean egiten ari den Fakuma ferian parte hartzen ari da.

 

Entitate ikertzaileak erakustoki propioa izango du bertan, eta 3D inprimatzearen esparruko bere azken garapenak erakutsiko ditu, komunikazioaren eta informazioaren teknologietan oinarritutako fabrikazio teknika bat, material xaflak gainjartzean oinarritzen den eta modu errazean geometria osagai konplexuak ekoizteko aukera ematen duena.

 

Horrez gain, Markinan egoitza duen Leartiker-ek bioplastikoen esparruan duen bere espezializazioa, automobilgintza sektorera bideratutako formulazio termoplastiko berrien aurkezpenen bitartez partekatuko du.

 

Aeronautika edo automobilgintza bezalako sektoreetako osagaien pisua murrizteko arintze soluzioak eta kautxuan neke portaera aurreikusteko karakterizazio eta simulatze ereduak ere erakutsiko ditu.

 

Zentro teknologikoak komunikatu baten bitartez jakinarazi duen bezala, plastiko eta kautxuaren industriarentzako interesdun disziplinak dira “enpresentzako potentzial handia dutenak”.

 

Aurten bere hogeita bosgarren edizioa betetzen duen Fakuma feria urriaren 17tik 21era bitartean egingo da eta 37 herrialde desberdinetatik etorritako 1800 erakusketari baino gehiago biltzea aurreikusita dago.

 

 

Leartiker zentroaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow