Lantegi Batuak eredu gisa aurkeztua izan da Montrealen

15 September, 2016

Lantegi Batuak-ek Ekonomia Sozialaren 2016ko Foro Globalean parte hartu du.

 

Irabazi asmorik gabeko Lantegi Batuak enpresa, lan-aukerak ematen dizkiena ezgaitasun intelektualak dituzten bizkaitarrei, Ekonomia Solidarioaren Foro Globalaren hirugarren edizioan egon da Montrealen (Kanada), irailaren 7tik 9ra. Bilboko Udalak ere parte hartu du gailur horretan, Foroko eskubide osoko kide den aldetik.

 

Lantegi Batuak jardunbide egoki gisa aurkeztua izan da, eta bertaratu guztiei erakutsi die nolako potentziala duten pertsona kalteberen laneratzean oinarritutako garapen ekonomikoko ereduek. Lantegi Batuak beste erakunde batzuen gainetik nabarmendu da merkatuaren eta enpresen premiak aukera bihurtu dituelako ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonentzat.

 

Ekonomia Sozialaren Foroa nazioarteko ekimen bat da, eta bertan parte hartzen duten tokian tokiko gobernuek eta gizarte zibileko eragileek garapen ekonomikoko eredu bat sustatzen dute, gizartearekin eta planetarekin solidarioagoa dena. 330 hiri eta 62 herrialdetako 1.500 eragilek parte hartu dute topaketan. Hirugarren edizio honen ardatz nagusia izan da tokiko gobernuen eta ekonomia sozialeko antolakundeen arteko lankidetza, bere bitartez hirien garapena bultzatzeko. Gailur horretan beste jardunbide egoki batzuk ere aurkeztu dira, hala nola CO-Bolonia hiri kolaboratiboa, hiria kudeatzeko hiritarren lankidetza eta parte-hartzetik abiatzen den proiektua; Grainothèque, hazi eta nekazaritza-produktuen Boli Kostako liburutegia; edo Mutual Osasun Zerbitzua, pazientez osatutako komunitate osasuntsuen sarea.

 

Foroan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiek amaierako adierazpen bat onartu dute, non defendatzen duten hiri adimendun, berdinzale eta sostengarriagoak lortzeko beharra, gizakia jarduera ekonomiko, sozial eta politikoen erdigunean kokatuko duen garapen eredu baten bitartez. Adierazpenak dioen bezala, eredua dagoeneko existitzen da eta ekonomia sozial eta solidarioan oinarritzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow