“Lanerako”, laneratze normalizaturanzko bidea

28 December, 2016

Programa horrek ezgaitasunak dituzten 100 lagun kontratatu ditu Bizkaian.

 

Lantegi Batuak-ek Lanerako proiektua dauka martxan, eta bere helburua da ezgaitasunak dituzten pertsonei Bizkaiko enpresa arruntetan sartzen laguntzea. 2016an zehar, 27 lagunek lortu dute lana ekimen horren bidez, eta gaur egun, 100 langile daude kontratatuta programari esker. Proiektua 1995ean jarri zen martxan, eta harrezkero ezgaitasuna duten 269 lagunek eta 170 enpresak parte hartu dute.

 

Ekimena Laguntzadun Enpleguaren metodologian oinarritzen da, hau da, Lantegi Batuak-ek laguntza ematen du enpresarentzat eta langilearentzat, lanpostuan sartzeko prozesuak arrakasta izan dezan. Metodo hau aplikatzeko, enpresak interesa erakutsi behar du ezgaitasuna duen pertsona bat kontratatzeko, nahiz eta ez izan argi zein lanpostu bete dezakeen pertsona horrek; horrelakoetan, Lantegi Batuak-ek inbentario bat egiten du kargu egokienak zeintzuk diren baloratzeko.

 

Hortik aurrera, lantaldeak azterlan bat egiten du lanpostuari buruz, eta hautaketa prozesu bat egiten du profil horri ondoen egokitzen zaion pertsona aurkitzeko. Lehenengo egunetan laneko prestatzaile batek prestakuntza trinkoa ematen dio enpresan bertan, eta lan kontratua lortu ondoren ere etengabeko jarraipena egiten zaie langileari eta enpresari, egiaztatzeko laneratze prozesua egokia dela denentzat.

 

“Lanerako” programaren arabera, ezgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeak hainbat abantaila eskaintzen dizkie enpresei, bai araudiari dagokionez, eta baita ere ongi kualifikatutako eta inplikazio maila handiko pertsonak sartuko direlako antolakundean. Bestalde, “Lanerako” programarekin kolaboratzen duten enpresek beren ekarpena egiten dute ezgaitasunak dituzten pertsonak modu normalizatuan sar daitezen lan merkatuan eta gizartean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow