Suez Environnement multinazionala bere teknologi zentroaz baliatuko da Amerikako gatzgabetze fabrika handienaren proiektua gauzatzeko

10 October, 2016

Suez Environnement multinazional frantsesa  Bilboko bere teknologi zentroaz baliatuko Amerikako gatzgabe fabrika handienaren proiektua gauzatzeko Mexikon, 430 milioi euro inguruko kontratu baten barruan. Cinco Días aldizkariak jakinarazi duenez, Suez Environnement enpresari eskatu zaio eraiki dezala egunean 380.000 metro kubiko ur edangarri ekoizteko gai den fabrika bat Playas del Rosario eskualdean, Kalifornia Behean. Zonalde horrek hornikuntza arazo handiak ditu, Colorado ibaiak jasan duen lehorteagatik.

 

Multinazionalak Bilbon duen teknologi zentroan 327 profesionalek lan egiten dute, eta horietako hogeik prestatu dute lehiaketa irabazi duen proposamen tekniko eta komertziala.

 

Suez Environnement enpresak 15.100 milioi euro fakturatu zituen iaz, eta 82.500 langileko plantilla dauka. Ur edangarria hornitzen die 92 milioi laguni.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow