Metrologia aurrera egiten ari da 4.0 Industriaren beharrei erantzuteko

19 December, 2016

Teknologia digitalak industrian ezartzea eta pieza sofistikatuak fabrikatzeko beharra, diziplinaren aurrerakuntza bizkortzen ari dira.

 

Metrologiak eboluzio-fase bat lortu behar du, 4.0 Industriaren, hots, ekoizpen testuinguruetan, informazio eta komunikazio teknologiak aplikatzearen ondorioz, fabrikazio industrialaren paradigma berriaren beharrei so egiteko erreminta bilakatzeko.

 

Aeronautika, ontzigintza edo energia eolikoa bezalako sektore eskatzaileentzako dimentsio handiko eta sofistikazio osagai handiko osagaien fabrikazioa, 4.0 Industriaren exijentziei gehituta, ekoizpen fabriken metrologiaren gardentasuna azkartzen ari da.

 

“Puntu horretantxe metrologiak aurrera egin behar du, 4.0 Industria korrontearen elementu egokitzaile bihurtzeko”, IK4-Tekniker zentro teknologikoko Ikuskaritza eta Neurketa saileko arduradun Gorka Kortaberria eta Unai Mutilbak egindako artikuluaren arabera.

 

Testuaren arabera, 4.0 Metrologia kontzeptuak “ekoizpen testuinguruaren beharrak asebetetzeko, metrologiaren joera berriak finkatzen ditu, horretarako, fabrikazio prozesuen eta aurreratutako neurketa adimendunen erabileraren bitartezko ekoizpen eraginkor bat bultzatuz”.

 

Egileen aburuz, fase horretara heltzeko, ekoizpen- lerro bereko fabrikazio prozesuen erantzuna optimizatu, produktuaren kalitatea bermatu eta ekoizpen zikloa murriztuko duten sentsore adimendunak dituzten bide produktiboak edukitzea ezinbestekoa da.

 

“Sentsore- prozesu elkarrekintza honen betebehar nagusiak, datu erdiespen azkarrago batean (kontaktu gabeko teknologiak),  neurrien lanketa automatikoan (programazio parametrikoa), emaitzaren interpretazioan (erabakiak hartzeko ereduak) eta lortutako emaitzaren bihurketan (komunikazio lengoaiaren egokitzapena) dute funtsa, beti ere prozesuaren kontrol-sistemarekin komunikatu ahal izateko eta bere gain jarduteko”, arrazoitu dute adituek.

 

 

Tekniker zentroaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow