Eraginkortasuna parke eolikoetara ere iritsi da

3 January, 2017

IK4-Ikerlan parke eoliko eraginkorragoak eraikitzea xede duen proiektu europar batean parte hartzen ari da

 

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa CL-Windcon delako proiektuan parte hartzen ari da. Parke eolikoek haizea ustiatzeko erabiltzen duten modua optimizatzeko soluzio bat garatzea da Europar Batasunak berrikitan abiarazitako ekimen honen helburua.

 

Gaur egun, parke eolikoetako aerosorgailuetako bakoitzak bere informazioaren arabera lan egiten duen kontrolatzaile bat dauka, gainerako aerosorgailuen funtzionamendutik kanpo.

 

Egoera honi aurre egiteko, CL-Windcon proiektuak parke eolikoen diseinu integrala egitea ahalbidetuko duten ereduak garatuko ditu, aerosorgailuak era bateratuan jardutea bultzatuz. Eredu honi esker, baliabide eolikoari etekin handiagoa atera, mantentze-lanen kostua murriztu eta energia eolikoaren portzentaje handiago izango duen elektrizitate-sarea bultzatuko da.

 

Zehazkiago esanda, IK4-Ikerlanek aerosorgailuen kontrol automatikorako prestazio berriak dituen sistema bat diseinatu eta inplementatuko du, elektrizitate-sarera une oro igortzen den potentzia erregulatzeko asmoz.

 

Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren bidez finantzatutako CL-Windcon proiektuaren laguntzaz, energia eolikoaren guztizko kostua % 10 inguru murriztea espero da, parkeen ekoizpena % 4-5 gehituz eta eragiketa-kostuak % 4 inguru gutxituz.

 

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) buru duen proiektu hau 2019ko urrian amaituko da, 6 herrialdetako 14 bazkideren partaidetzaz.

 

 

IK4-Ikerlanen aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow