Kudeabide eta VIRTUALWARE kasua: “Kudeaketa funtsezkoa da enpresa bat sostengarria izateko, eta horretarako tresnak behar dira, Kudeabidek ematen duena, hain zuzen”

26 September, 2016

Hiru ingeniari informatikok sortua 2004an, Virtualware aitzindaria da neurrira eginiko produktu eta konponbideen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoen artean. Grupo SPRI kudeatutako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Innobideak-Kudeabide programan parte hartzeak erraztu egin dio bere nazioartekotze proiektua garatzea, lidergorako eta antolakundeko talentuaren garapen profesionalerako eredu berri baten markoan.

 
Virtualware konpainia globala da gaur egun, liderra aldaketa teknologiko handiak dituen puntako sektore batean eta etengabe haziz joan dena sortu zenez geroztik, apustu argia egin duelako berrikuntzaren, kalitatearen eta produktu propioa garatzearen alde.

 
null

 
 
Virtualware-k hainbat aplikazio sektoretara zuzentzen du bere produktua, eta bere garapen guztiak murgiltze teknologietan eta teknologia interaktiboetan oinarritzen dira, denak ere errealitate birtualaren eta bideojoko serioen esparrura bideratuak; balio erantsi handiko konponbideak eskaintzen ditu Espainian, Erresuma Batuan, Mexikon, Txilen eta Kolonbian dituen bulegoetatik, eta orobat Panama, Peru, Argentina, Erresuma Batua, Alemania, Australia, Errusia, Arabiar Emirerri eta Saudi Arabiaraino iristen den nazioarteko sarearen bidez.

 
Kudeaketa jardunbide egoki batean esperientzia bildu ondoren, Virtualware-k bereziki baloratzen du Innobideak-Kudeabide programaren helburua, hots, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste bat eginez eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.

 
Hasierako kontrastea izan da Innobideak-Kudeabide programaren metodologian Virtualware enpresak gehien baloratu duen alderdietako bat.

 
[pullquote align=”left” separador=”si”]“Enpresa txiki batentzat funtsezkoa da: goiz bateko ebaluazio batek posible egiten du ikustea zein egoeratan dagoen enpresa kudeaketa arloan, eta aukera ematen du hausnartzeko non gauden eta norantz goazen”.[/pullquote]

 
Hala, enpresa nazioartekotzeko prozesuak definitzeari begira abiatutako espazio eta parte-hartze dinamikak integratzeko proiektuak emaitza nagusi hauek lortzen lagundu dio:

 

Orobat interesa dakizuke

View all arrow