Kudeabide eta TERNUA GROUP kasua: “Kudeabideri esker hobeto kudeatzen dugu gure hornikuntza-katea, nazioarteko ikuspegia barne”

3 October, 2016

Arrasaten sortua 1989. urtean, Ternua Group taldeak nazioartekotze proiektu anbiziotsu bat burutu du, SPRI Taldeak kudeatutako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Innobideak-Kudeabide programaren laguntza jaso eta gogoeta estrategiko bat egin ondoren. Izan ere, gogoeta horren bidez zehaztu ditu bere lehiakortasuna handitzeko eman beharreko urrats berriak.
 
Bere hiru marka komertzialekin (Astore, Lorpen eta Ternua), Outdoor sektorera zuzendutako prestazio handiko kirol arropa eta osagaiak diseinatu, ekoitzi eta banatzea da Ternua Group taldearen jarduera nagusia. Sektore guztiz nazioartekotua da, hazkunde potentzial handikoa, eta bertan lehiatzen da bere kalitate handiko produktuekin, diseinuagatik eta berrikuntza sostengarriagatik nabarmentzen delarik mundu mailako merkatuan lan egiten duten 800dik gora enpresaren artean.
 
 
null
 
 
Produktuan, oihalen teknologian, hornikuntza-katean eta merkatu berrietarako sarbidean lortutako hobekuntzek lana ematen diete 175 langileri hiru produkzio lantegitan (Gipuzkoako Arrasaten, Nafarroako Etxalarren eta Mexikoko Pueblan) eta hiru plataforma logistikotan (Arrasaten, Hong-Kongen eta AEBetako Bufalon), zerbitzua emanez 50etik gora herrialdetan (euren artean Frantzia, Alemania, Austria, Suitza, Japonia, Taiwan, Hego Korea, Estatu Batuak eta Kanadan).
 
[pullquote align=”left” separador=”si”]“Enpresak elkarrekin lehiatzen dugu gure proiektuak eta ezagutza kudeatzeko eran. Antzeko produktuak dituzten lehiakide hurbilenengandik bereizteko, beharrezkoa da baliabideak optimizatzea. Kudeaketa hori gauzatzeko, oinarritzat hartu behar da enpresaren estrategia, eta denek ezagutzen dituzten emaitza eta helburu argiekin jokatu behar da”.[/pullquote]

 
Bere hornikuntza-katean lortu duen hobekuntza funtzionala —bere nazioartekotze prozesua kudeaketa-eredu berri batekin lerrokatzearen ondorioa— lagungarri gertatu zaio Estatu mailatik nazioartera zabaltzeko, horrek dituen abantaila guztiekin:

 

  • Talde osoaren egitura eta antolakuntza hobetu da, eta prozedura eta prozesu argi eta espezifikoak zehaztu dira enpresa lehengaiz hornitzeko, eta produktuak merkatu desberdinetara banatzeko.

 

  • Enpresan aplikatutako hobekuntzek posible egin dute %33 handitzea fakturazioa eta presentzia handiagoa izatea hornikuntza-eremu geografiko bakoitzean.

 

  • Prozesu eta prozedura operazional berriak garatu dira nazioarteko hornikuntza-kate berria kudeatzeko, kanpoko laguntza teknikoak eman duen ezagutzari esker.

 
Prozedura eta prozesuetarako zehaztapen argiei esker Ternua Group taldeak errazago lortuko ditu merkatu bakoitzerako ezarriak dituen banaketa helburuak, denbora, kalitate, fidagarritasun eta kostu baxuagoaren aldetik iritsi dituen hobekuntzak direla medio.
 
Hala, bete egin da Innobideak-Kudeabide programaren helburua: euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.
 
Bere esperientziatik abiatuta, Ternua Group taldearen ustez funtsezkoa da Innobideak-Kudeabide programak egiten duen lana ETEei beren kudeaketa hobetzen laguntzeko, mugatuta daudelako gaitasun, baliabide eta ezagutza aldetik. “Kudeabidek batez ere kanpo-laguntza eta aholkularitza eman dizkigu nazioarterako hornikuntza katearen kudeaketa hobetzeko proiektua garatzeko, eraginkortasuna hobetzeko, produktuen kostuak ez handitzeko, eta nazioartean lehiakorrak izateko”.

 

Buenas prácticas del programa Kudeabide

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow