Kudeabide eta GRINDEL kasua: “Kudeabidek errazago egiten du enpresaren jarraipena egitea eta erabakiak hartzeko prozesua”

20 September, 2016

Engranajes Grindel enpresa elgoibartarrak, garabi eta polipastoentzako engranaje bereziak eta zehaztasunezko ardatz ildaskatuak egiten dituenak, beteta ikusi ditu kudeaketa hobetzeko bere igurikapen guztiak, SPRI Taldeak kudeatutako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Innobideak-Kudeabide programan parte hartu ondoren.


Grindel enpresak ibilgailu berezientzako transmisio mekanikoak ere egiten ditu, eta bere produkzioaren %65 bideratzen du garapen teknologiko handiko Europako herrialdeetara, hala nola Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Suedia edo Danimarkara. Hainbat elementu-multzorekin osatzen du bere fabrikazioko katalogoa: punpak eta konpresoreak, likido bereizgailuak, mota guztietako motorrak, robotika eta makina-erreminta. Enpresak gaitasun handia du bere kudeaketa hobetzeko, kudeaketa aurreratuko ereduarekin hartu duen konpromiso irmoari esker.


SPRIren laguntza eskatu ondoren, Kudeabide ekimenari esker Grindel-ek informazioa kudeatzeko sistema berri bat garatu du, bi elementutan oinarrituta: adierazle berrien definizioan eta zuzendaritza taldearentzako datuak estrapolatzeko prozesuan kontsultak eta jarraipena egiteko duen erraztasunean.


Enpresak oso positiboki baloratu du iritsi duen hobekuntza prozesua, posible egin diolako enpresaren kudeaketa planifikatzeko metodologia bat definitu eta inplementatzea, bai eta Kudeaketa Planeko helburuen jarraipena sistematizatzea, Eskaintza eta Desadostasun arloetako adierazleak eta ekintza planak definituta.

engranaje Grindel


Hala, bete egin da Innobideak-Kudeabide programaren helburua: euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.


[pullquote align=”left” separador=”si”]Enpresak berak esan bezala, Kudeabide programari esker “bidea markatu dugu, norabidea zehaztu dugu kudeaketaren hobekuntzarako plan estrategikoa abiarazteko”.[/pullquote]

Zertan lagundu digu Innobideak-kudeabide programak?

Kudeabide ekimenarekin inplementatutako Kudeaketa Aurreratuko metodologiaren bidez posible du informazio erreala eskuratzea proiekturako definitutako arloetan gertatzen ari denari buruz (Eskaintzak eta Desadostasunak), eta horrek hobekuntzak ekarri ditu kudeaketa prozesura:

La metodología de Gestión Avanzada implementada mediante la iniciativa Kudeabide, nos permite obtener información real de lo que está pasando en la empresa en las áreas definidas para el proyecto (Ofertas, No Conformidades), lo que aporta mejoras al proceso de gestión:

       

    • Enpresan Eskaintzak egiteko prozesua ezarri eta hobetu.
       

    • Informazioa eskuratu inplikatutako departamenduek eskaintzak egitean daukaten eraginkortasuna neurtzeko.
       

    • Eskaintzen jarraipen zorrotza egin parametro desberdinen bitartez (herrialdeak, bezeroak, zenbatekoak, onarpenak, errefuserako arrazoiak).
       

    • Epe ertainera, baliagarri izango da merkataritza bulegoaren eta bulego teknikoaren lana neurtzeko, eta marketin zein sustapen ekintzen eraginkortasuna neurtzeko.

 

Behin azpimarratu ondoren Innobideak-Kudeabide programak hobekuntza proiektua garatzean eskaini dien balioa, Grindel-ek SPRIren laguntza onartzeko gomendatu die beste euskal enpresa batzuei, zeren, finantzaketa aprobetxatzeaz gain, “behartu egiten gaitu lan egitera eta proiektua burutzera, hau da, kanpoko laguntzari esker proiektua gauzatu egiten da, eta enpresaren eguneroko lanak ez digu gaina hartzen”.

 

Kudeabide programako jardunbide egokiak



[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow