Japoniako Mitsui enpresak Gestamp taldean inbertituko du

20 September, 2016

 

Operazioa gauzatu orduko inbertsio akordio bat sinatu behar da eta lehia arloko organismoen onespena lortu.

 

Mitsui korporazio japoniarrak, duela hiru urtetik hona Gestamp enpresaren bazkide denak Amerikan dituen operazioetarako, onartu egin du Bizkaiko Abadiñon kokatutako taldearen akziodun bihurtzea 416 milioi euroko inbertsio bat eginez eta, hortaz,  konpainiaren %12,525az jabetuz. Halere, enpresa japoniarraren inbertsioaren behin betiko zenbatekoa Gestamp taldearen etorkizuneko emaitza finantzarioen araberakoa izango da, eta  ez da gauzatuko harik eta inbertsio akordio bat sinatu arte eta lehia arloko organismoen onespena iritsi arte.

 

Gestamp taldeko presidente Francisco José Riberasek esan duenez, “oso pozik nago horrelako sendotasun, ospe eta ibilbidea duen talde bat izateagatik akziodunen artean”.“Mitsui bezalako bazkide bat izatea lagungarri izango zaigu datozen urteetan gure hazkunde-plan estrategikoa garatzeko”, esan du.

 

Gestamp taldeak Japonian jarri du bere arreta, eta dagoeneko baditu 40 langile han lanean, bere fakturazioaren %6 egiten du han, eta, gainera, aurten hantxe instalatuko du  I+G-ko zentro berrietako bat autogile nagusiei laguntzeko beren garapenak egiten. Japoniara jauzi egin aurretik, 2013an akordio bat sinatu zuten Mitsui-rekin, akordio horren bitartez Mitsui-ri saltzeko Amerikan zuten negozioaren %30a. Akziodun bihurtzea ez zen izan kasualitatea. Lurreratze pista prestatzen ari ziren, Japonian sartzeko hango lau holding handietako baten eskutik. Japoniako gainerako talde handien artean duen eragina, eta Espainiako enpresentzat funtsezkoak diren sektoreetan (altzairuan, logistikan, automobilgintzan, eta finantzetan) duen presentzia, faktore erabakigarriak izan dira beroko estanpazioan espezializatutako konpainia honen planetan.

 

2013tik hona Mitsuirekin duen akordiok sinergia ugari eman dizkio Espainiako multinazionalari. Hala, Japoniako bezeroekin duen negozio kopurua nabarmen hazi da azken hiru urteotan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow