Irisbond-ek ONCE Fundazioan frogatuko du ikusmen artifizialeko sistema

5 December, 2016

Euskal konpainiak Eye Tracking teknologia lagako du, desgaitasuna duten enplegatuek ordenagailuak begiradarekin kontrola ditzaten

 

Ikusmen artifizialeko eta lagundutako komunikazioko sistema teknologikoetan espezializatuta dagoen Irisbond konpainia gipuzkoarrak lankidetza-hitzarmena sinatu du ONCE Fundazioarekin, erakunde honi Eye Tracking teknologian oinarritutako soluzioetako bat lagatzeko asmoz.

 

Sistema teknologiko honek ordenagailua begien mugimenduaz kontrolatzea ahalbidetzen du, eta zeharo baliagarria da mugikortasun mugatua duten pertsonentzat, baita mintzatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat ere, komunikazio autonomoa izateko aukera eskaintzen baitu ordenagailuaren bitartez.

 

Irisbond-ek mugimenduko mugapenak dituen enplegatu baten lanpostuan jarriko du ikusmen-teknologia hau, eguneroko lana horretaz baliatuta egin dezan. Probaldian, bi erakundeek euskal teknologia balioztatu eta lan-esparruan duen eraginkortasuna frogatzeko lan egingo dute.

 

Euskal konpainiari teknologiaren inplementazioaren emaitza teknikoak helarazteaz gain, ONCE Fundazioak txosten horiek guztiak desgaitasuna duten herritarren enplegagarritasunari buruzko proiektu bat lantzeko erabiliko ditu. Ikerketa honen bidez, kolektibo horren irisgarritasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko soluzioak identifikatu nahi dira.

 

Irisbond-ek 2013an hasi zuen bere enpresa-jarduera Vicomtech-IK4ren laguntza teknologikoaz, eta harez geroztik, Eye Tracking teknologia sei herrialdetara hedatu da dagoeneko. Desgaitasunaren arloan ez ezik, konpainiak industria, medikuntza eta smart cities bezalako sektoreetan eskaintzen du sistema hau.

 

 

Irisbond konpainiaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow