Euskal ikerketa karbono-zuntza birziklatzeko

5 October, 2016

UPV/EHUko ikertzaile-talde batek material horren hondakinak birziklatzeko sistema bat patentatu du

 

Karbono zuntzez osatutako materialak goi-mailako balio erantsia duten aplikazioetan erabiltzen dira, hala nola, aerosorgailuetako palen edota aireontzi eta ibilgailuen fabrikazioan. Kontuan izan behar da material hauek metalen propietate mekanikoak izan ditzaketela, baina askoz ere arinagoak direla.

 

Material horien eskariaren gorakadari erreparatuta eta horiek erabiltzean hondakinak sortzen direla kontuan izanda, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroa Saileko ikerketa-taldeak produktu horren hondakinak birziklatzea ahalbidetzen duen metodo bat patentatu du.

 

“Karbono zuntzezko konpositeen osagai nagusiak karbono harizpiak dira, erretxina batekin inpregnatuak eta aglomeratuak”, adierazi du Isabel de Marco ikertzaileak.

 

Aditu honek UPV/EHUko Sustainable Process Engineering (SuPrEn) ikerketa-talde finkoan lan egiten du, eta haren esanetan, “ez da batere erraza material horiek birziklatzea, izan ere, erretxina termoegonkorrez osatuta daudenez gero, ezinezkoa baita beroa aplikatuz urtu eta berriz ere moldatzea.

 

Gainera, izaera desberdinetako osagaiak ez ezik, metalezko tartekiak, film termoplastiko babeslea eta pinturak bezalako materialak ere izan ditzakete.

 

Gaur egun, zuntzak berreskuratzeko instalazioak eraikitzen hasiak dira, zuntz horiek birziklatu eta konposite berriak lortzeko asmoz. Prozesuan, zuntzak erretxinatik bereizten dira, erretxina deskonposatu eta lurrun bihurtu, eta zuntzak matrizeetatik askatzen dituzten mekanismoen bitartez. Alabaina, prozesu honek emisio kutsatzaileak sortzen ditu.

 

UPV/EHUko ikertzaileen patenteak metodo bat zehaztu du lurrun horiek tratatu eta bereizi eta saltzeko moduko hidrogeno-proportzio handiko gas bat lortzeko.

 

“Hidrogenoa etorkizuneko erregaia izango da, ez duelako kutsatzen; hidrogenoa erretzean, ura baino ez da sortzen. Gainera, sintesi kimikorako erabil daiteke hainbat eta hainbat aplikaziotan”, ziurtatu du De Marcok.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow