Ingeteam, itsasoa zeharkatzen

13 December, 2016

Euskal konpainiak, itsas- eraikuntzako bi kontratu berri lortu ditu

 

Potentzia – elektronikan espezializatutako Ingeteam bizkaitar enpresak iragarri duenez, itsas- garraiorako Baleària espainiar konpainiarekin eta Belgikako Jan de Nul armadorearekin bi kontratu berri lortu ditu.

 

Ingeteam, Baleària ontzi-enpresak aukeratu du, La Naval bizkaitar ontziolan fabrikatzen ari den adimendun ferry berri baten eraikuntzan parte har dezan. Zehatz-mehatz, euskal enpresak, automatizazio sistemez eta instalazio elektriko osoaz, baita isats-sorgailuen kontrolaz hornituko du itsasontzia.

 

232,2 metroko luzera eta 30,4 metroko zabalera duen itsasontziak, 1.600 pertsona eta 350 ibilgailu garraia ditzake, 23 txiripako abiadura lor dezake eta bere motoreek gas naturalaren edo erregai likidoaren bitartez elikatzeko aukera eskaintzen dute.

 

Aurreikusita dago, bidaiariek, euren mugikorren bitartez, ontziratzeko izapideak kudeatzeko aukera izan dezatela, eta erreminta beraren bitartez, erreserbekin, ontziko gastronomiarekin, aisialdirako aukerekin edo ibilbidearen datuekin erlazionatutako prozesuan erabil dezatela.

 

Bestalde, Jan de Nulekin erdietsitako kontratuak, 3.500 metro kubikoko bi draga berrietara bideratutako dragatze eta propultsio sistementzako eragingailu nagusien horniketa aintzat hartzen du.

 

Euskal enpresak, itsasontzien propultsiorako beharrezko ekipoak emango ditu, eta ekipo horien artean, maiztasun- bihurgailuak eta helize nagusien eta laguntzaileen motore elektrikoak aurkitzen dira. Kontratuak, gainera, Keppel Nantong txinatar ontziolako bi dragak martxan jartzea aintzat hartzen du.

 

Euskal konpainiak komunikatu baten bitartez adierazi duen bezala, bi kontratu berri hauek “enpresak ontzigintza sektorean duen presentzia sendotzen dute”.

 

 

Ingeteam-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow