Ingeteam-ek kontratu baten esleipena lortu du Meridan

17 November, 2016

Euskal konpainia Ence-ren biomasa-instalazioko eragiketa eta mantentze-lanez arduratuko da

 

Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam konpainia bizkaitarrak iragarri duenez, kontratu berri baten esleipena lortu du, Ence enpresa espainiarrak Meridan duen biomasa-instalazioko eragiketa eta mantentze-lanez arduratzeko.

 

Esleipenaren arabera, Ingeteamek 30 langile inguru kontratatu beharko ditu, proiektu honetan zuzenean jardun dezaten.

 

Euskal konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, kontratu berri honek “multiteknologia multisektorialeranzko irekiera garbia” dakarkio enpresari, “negozioen eta bezeroen dibertsifikazioaren aldeko” apustua indartuz.

 

Enceko instalazioak energia ekoitzi, garraiatu eta biltegiratu egiten du, basogintza eta nekazaritzako biomasatik abiatuta, eta 20 megawatteko potentzia garbi instalatua dauka, urtean 160 milioi kilowatt orduko ekoizpena lortzeko ahalmenaz.

 

Proiektu hau, Ingeteam-ek aurten bertan energia-sorkuntzarako instalazioen eragiketa eta mantentze-lanak egiteko lortu dituen beste esleipen batzuei gehitu zaie.

 

Joan den urrian, Ingeteam Servicek Erresuma Batuan, Panaman, Hondurasen eta Uruguain kokatutako instalazio fotovoltaikoetarako lau kontratu berriren sinaketa iragarri zuen.

 

 

Ingeteam Taldearen aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow