Eguzkitik datorren energia bultzatuz

7 December, 2016

IK4-TEKNIKERek eta CENERek energia berriztagarrien arloan ikertzeko akordioa berritu dute

 

Bien arteko ikerketa-proiektuak bultzatzeko asmoz, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) eta IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak energia berriztagarriei eta bereziki eguzki-energia termoelektrikoari dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

 

Joan den astean sinatutako hitzarmen honi esker, bost urte luzatu da bi erakundeek 2009an izenpetu zuten akordioa, eguzki-energiaren inguruko ikerketari lehentasuna eman eta beste energia-iturri batzuk ere arakatzeko asmoz.

 

“Aurreko hitzarmenaren espirituari eutsi zaio. Teknologiak eta gaitasunak oso sinergikoak dira bi zentroetan”, adierazi zuen Alejandro Bengoa IK4-Teknikerreko zuzendari nagusiak, akordioa sinatu ondoren.

 

Bi zentroen arteko azken urteotako lankidetzak tamaina txikiko heliostatoak eta fresnel kontzentragailu esferikoetan oinarritutako CSP instalazioen konfigurazio berriak garatzea ahalbidetu du.

 

Gainera, bi erakundeek elkarrekin parte hartu dute zenbait ekimen europarretan, eguzki-hargailu berrien garapenean oinarritutako patenteen erregistroa bultzatuz, kalibrazio-prozesuak sinplifikatuz eta artikulu espezializatuak argitaratuz.

 

 

CENER-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow