Pertsonak inplikatu, talentuari eusteko

12 September, 2016

Oreka IT euskal konpainiak, bertako langileen parte hartzea, erabakiak hartzeko prozesuetan areagotzea du helburu

 

Talentuari eutsi eta langileen eta enpresaren arteko harremanak areagotzeko, Oreka Information Technologies arabar aholkularitza informatikoa, bere antolakuntza egitura birformulatzen ari da eta helburu hori gauzatzeko, Spri Taldeak bultzatutako Innobideak-Pertsonak programaren babesa jaso du.

 

“Programaren parte hartzeaz egindako gure balorapena, oso positiboa da” adierazi du Oreka IT-ko kudeatzaile Iraitz Pérez de Goldarazenak, zeinek, beren helburu nagusia, erabakiak hartzeko prozesuetako pertsonen inplikazio nabarmenaren alde egitea den zehaztu duen.

 

“Aholkularitza bat ezagutza saltzen duen enpresa da. Guretzako, talentuari eusten dioten politikak hil edo bizikoak dira” gaineratu du zuzendariak; eta, horrez gain, beren enpresako txandatze indizea oso baxua dela aipatu du.

 

Zehatz mehatz, Oreka IT-k, langileen lanaren garapenean eragin zuzeneko gaien inguruko botere erabakitzailea duten talde autonomoak sortu ditu. “Kudeaketa eredu berria” sortzean datza, langileak eta enpresa bera harremanetan jarriko dituena.

 

Innobideak Pertsonak programak, estrategia ildoetan enplegatuen parte hartzea irmotuz, euskal enpresen lehiakortasuna areagotzea du helburu. Iniziatiba honetan jasotako laguntzak eskatzeko epea, hilabete honetako 30. Egunean bukatzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow