IK4-Ikerlan-ek General Electric-entzako soluzio teknologiko bat garatu du

4 October, 2016

Zentro teknologikoak, offshore fabrikatan instalatutako aerosorgailuetarako sistema bat diseinatu du

 

Energia berriztagarrien esparruan bere posizionatzea areagotze aldera, IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak, offshore aerosorgailuetan instalatu dadinerako, haize-sorgailuetako errotoreko palen iragate angelua erregulatzeaz arduratzen den sistema bat garatu du Alstom Wind-entzat, orain General Electric denarentzat, alegia.

 

Dagoeneko Danimarkako Unibertsitate Teknikoko instalazioetan frogatu den berrikuntza honek, entitateak, Laulagun Bearings edo Ingeteam bezalako enpresentzako burututako beste garapen batzuekin bat egiten du.

 

Eguzki energiak eta energia eolikoak, funtsezko papera betetzen dute, sorkuntza iraunkorraren formulen arrakastarako eta iturri berriztagarri nagusienak izango dira, gas kutsakorren emisioa txikiagotuko duen energia garbien eskaerari erantzuteko unean.

 

Sektoreko enpresak jakitun dira, hurrengo urteetako erronkei modu lehiakorrean erantzuteko, abangoardiazko berrikuntzak txertatzea ezinbestekoa dela.

 

Testuinguru honetan, zentro teknologikoa offshore eta onshore turbina eolikoetarako soluzioen diseinuan dihardu. Gainera, kontroleko erantsitako sistemen, azken belaunaldiko potentzia bihurgailuen edo turbinak mugitzeko errodamenduen garapenaz arduratzen da.

 

 

IK4- Ikerlan-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow